Skip to main content

Lithospermum purpurocaeruleum

inaxio·k

2008/07/31 - 20:51

Loreak
©inaxio (20080427)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Beste izenak
Buglossoides purpurocaerulea
Tamaina
15 cm ↔ 60 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Kamefitoa
Generoa
Lithospermum

Hostoak pixkanaka estutzen dira txortenean; (1)14-19 mm-ko korolak; harizpien lotuneak korolaren oinaldea baino 4-8 mm gorago daude; merikarpo leunak, zuriak eta distiratsuak.

Ingurunea
Erkamezti eta artadietako soilune belartsuak, ezpondak.
Garaiera
- ↔ 1000 m
Banaketa orokorra
Mediterraneoa

Urteroko landarea; 4-9 mm-ko korolak; merikarpo zimurtsuak, distira gabeak (92,93)

Landare bizikorra; korola luzeagoak, edo merikarpo leun eta distiratsuak (96)

Korolak 3-6 mm luze dira, horiak edo zurixkak, eta eztarrian ezkata-antzeko 5 zorrotxo dituzte; merikarpo leunak, zuriak eta distiratsuak (94)

Korolak 12-19 mm luze dira, urdinxkak, bioletak edo purpura-kolorekoak, eta eztarrian 5 ile-zerrenda dituzte; merikarpo leunak edo zimurrak (95,96)

Hosto eseriak, erdi-besarkatzaileak; 12-15 mm-ko korolak; harizpien lotuneak korolaren oinaldea baino 1-1,5 mm gorago daude; merikarpo horixkak, puntudunak/saretuak (95)

Hostoak pixkanaka estutzen dira txortenean; (11)14-19 mm-ko korolak; harizpien lotuneak korolaren oinaldea baino 4-8 mm gorago daude; merikarpo leunak, zuriak eta distiratsuak (96)

Ugaritasuna
Lurraldearen erdiko herena: U; iparreko herena: B

Argazki berria erantsi