Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hosto linealak edo lineal/lantzeolatuak, 1-5 mm zabal; zurtoineko hostoen zorroak zabal baino 2,5-6 aldiz luzeagoak dira; braktea orbelkarak, zaharrak direnean marroiak.
Loreak sortaka daude, kapitulu trinkoak osatzen dituztela; muturreko kapituluak behintzat 3-6 lore edo gehiago ditu, ia eseriak; kanpoko brakteak kalizaren erdia baino luzeagoak dira (79)
Loreak banan edo zima laxoetan daude eta ez dute kanpo-braktearik; goiko bi hostoak (batzuetan braktea-itxurakoak) kalizaren erdia baino laburragoak izan ohi dira (80)
Urteroko edo bi urtez behingo landareak, ile luze asko dituztenak goiko zatian, batez ere lore-elkartean; petaloek ez dute elkar ukitzen eta orri estu eta luzanga dute, gehienez 3,5 mm zabal; oinaldeko hostoak kamutsak izan ohi dira (79)
Landare bizikorrak, ilegabeak edo ia; petaloek elkar ukitzen dute eta orri zabala dute, arrautza- edo espatula-itxurakoa, 3,5-8 mm zabal; oinaldeko hostoak zorrotzak dira (81,82)
Lantza-itxurako hostoak, gehienez 5-25 mm zabal; zurtoineko hostoen zorroak zabal baino 2 aldiz luzeagoak dira gehienez; braktea belarkarak (81)
Hosto linealak edo lineal/lantzeolatuak, 1-5 mm zabal; zurtoineko hostoen zorroak zabal baino 2,5-6 aldiz luzeagoak dira; braktea orbelkarak, zaharrak direnean marroiak (82)