Trifolium angustifolium

inaxio·k

2008/06/18 - 23:31

...
...
©inaxio (20070623)
1212 klik

Kalizak 5(6) nerbio ditu; korola iraunkorra, fruituan orbelkara (64)

 

Kalizak 10-20 nerbio ditu gutxienez; korola erorkorra, edo fruituan irauten duen korola martzeszentea (65)

 

Landare bizikorrak

 

Urteroko edo bi urtez behingo landareak

 

Loreek oinaldean braktea txikiak dituzte; kaliza helduaren eztarria ez dago ile-ilara edo lodiuneekin itxita (65)

 

Loreek ez dute braktearik oinaldean; kaliza helduaren eztarria sarritan ile edo lodiuneekin itxita dago

 

Lore-buruak eseriak dira edo ia, galtzarbeetan edota muturretan daude, eta hostoen estipulek oinaldea ± estaltzen diete (66)

 

Lore-buruak kandudunak dira (binaka badaude, bietako bat gutxienez kanduduna da) eta estipulen gainetik ageri dira (67,68)

 

Lore-buru zilindrikoak, oboide luzeak edo luzangak, lore anitzekoak (67)

 

Lore-buru esferikoak edo obal laburrak, batzuetan lore gutxikoak (68)

 

Korolak 3-5 mm luze dira, kaliza bezain luzeak, gehienez; lore-buru txikiak; zurtoin meheak, eskuarki (2,3)

 

Korolak 7-12 mm luze dira, sarritan kaliza bezain luzeak gutxienez; lore-buru handiak; zurtoin sendoak, gehienetan (4,5)

 

Hostoek hostoxka obobal zabalak dituzte eta denek dute txortena; kalizak 6-7 mm luze dira, eta eztarrian lodiuneak dituzte; zurtoinek ile zutituak dituzte (1)

Hostoek hostoxka lineal/luzangak dituzte, eta goikoak eseriak dira edo ia; kalizak (3)4-6 mm luze dira, eta eztarrian ileak dituzte; gehienetan zurtoinek ile ± adpresoak dituzte (2,3)

 

Kalizen hortzak zetadunak dira, gehienetan gorrixkak eta lumatsuak, hodia baino luzeagoak; lore-buruak ugariak izaten dira (2)

Kalizaren hortzak triangeluar/lantzeolatuak dira, oinaldean zabalak, hodia baino laburragoak; 1-2 lore-buru (3)

Hostoxkak lineal/lantzeolatuak dira; estipulak lantza-itxurakoak eta subulatuak dira; korola arrosak (4)

Hostoxkak zabalak dira, obobalak, falka-itxurakoak; estipulak obatuak dira eta ez dute falka-itxurarik; odol-koloreko korolak (5)

Generoa:Trifolium
Forma biologikoa:Terofitoa
Lorearen kolorea:Arroxa
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:50 cm
Garaiera gehienez:1000 m
Ingurunea: Arekak, larre lehorrak eta belartzak.
Banaketa orokorra:Mediterraneoa

Hostoxkak lineal/lantzeolatuak dira; estipulak lantza-itxurakoak eta subulatuak dira; korola arrosak.

Ugaritasuna: Ia lurralde osoa: U

Komentariorik ez..