Garek goitik beheraino edo zati luze batean ile latz samarrak dituzte, nabariak, 0,2 mm baino luzeagoak (53)
Hostoak gehienetan lantza-itxurakoak dira, (2)3 mm baino zabalagoak, 3-7 nerbiorekin, inoizka lerro-itxurakoak; lore arrosak, gorrixkak edo zurixkak (zurixkak direnean hostoak lerro-itxurakoak izan ohi dira); inbolukruaren zorroaren luzera inbolukruaren diametroa bestekoa edo handiagoa izaten da, inoizka txikiagoa (58)
Korola gehienetan zurixka da; hostoak 3 mm baino estuagoak; landareak gutxitan izaten dira 30 cm baino garaiagoak (56)
Inbolukruaren kanpoko brakteak obatu/lantzeolatuak izan ohi dira, erdikoak baino laburragoak; garek oinaldean iletxo bakanak dituzte ia beti; hosto distiratsuak, ertzean eta nerbio nagusian ziliodunak, gehienetan (56)
Hosto distiratsuak, batzuetan ziliodunak nerbioetan eta ertzetan; inbolukruak 25 mm-tik gorako diametroa izan dezake; inbolukruaren brakteak berdexkak edo marroi ilunak dira, ez oso gogorrak, ganbilxeak, kanpokoak dekurrenteak zorroaren gainean (57)
Hosto distiragabeak, gehienetan ilegabeak; inbolukruaren diametroa ez da izaten 25 mm-tik gorakoa; inbolukruaren brakteak marroi-gorrixkak izan ohi dira, larrukarak, kanpokoak ez dekurrenteak, batzuetan inbolukrua baino askoz luzeagoak (58)
Hosto distiratsuak, batzuetan ziliodunak nerbioetan eta ertzetan, inbulukruak 25 mm-tik gorako diametroa izan dezake; inbolukruaren brakteak berdexkak edo marroi ilunak dira, ez oso gogorrak, ganbilxeak, kanpokoak dekurrenteak zorroaren gainean.
Komentariorik ez..