Skip to main content

ETXOLTXARRALDEA 2 ekialde trikuharria

inaxio·k

2007/08/15 - 20:36

Etxoltxarraldea 2 ekialde
©zuriain (20110422)
Megalito mota
Trikuharria
Megalito eremua
ELKE - KORONA
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
1987
Elementu kopurua
1
Lurraldea
Garaiera
1161 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria
Nabarmena da

Komentarioak

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Martxoaren 31·an - 08:19etan·an

    Kaixo lagunok. Aurreko egunean Korona-Errazu mendian izan nintzen hainbat megalitoren bila. Zoritxarrez, ezin izan nituen batzuk aurkitu: Etxoltxarraldea, Ansabe eta Korona mendebalde 2 batez ere. GPSak bertan zirela erraten bazidan ere, ez zegoen ezer. Hainbat argazki atera nizkien harkaitz "susmagarriei" baina seguru ez nagoenez, ez ditut jarri nahi. Baduzue megalito horiei buruzko argibideren bat? Nafarroako megalitoen data base bat pasatu zidaten GPSrako, baina ikusten dudanez, anitz tokiz kanpo daude. Badakizue non aurki nezake halako waypoint base bat? Milesker, eta ongi izan!

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2009·ko Martxoaren 31·an - 15:12etan·an

    nahi izanez gero bidaliko dizut hemen osatzen ari garen databasea waypoint fitxategi bat bezala osatuta, baina horrek ez du esanahi koordenatu guztiak zuzenak direnik. hainbat iturri erabili ditut databasea osatzeko (HilHarriak taldeak sortutakoa, gipuzkoa eta bizkaiko karta arkeologikoak, beste hainbat artikulu...) eta irteera mordoska egin dut koordenatu horien egokitasuna egiaztatzeko... eta ikusi dudanagatik, kasu askotan metro askotako okerra dago, eta beste askotan nahiko zuzena da...

    HilHarriak taldekoek osatutakoan ("irundarra" talde hortako kidea da), esaterako, kokapena zehatza den ala ez zehazten da, lokalizazioa GPS bidez edo mapa baten gainean egin den adierazteko. nik gauza bera egiten dut hemen, errore tartea ~10m-koa edo ~100m-koa den adieraziz. baina, batzuetan ikusi dudanez, aldea 300 metrotik gorakoa ere bada azkeneko kasu hauetan, Aralarren bertan.

    zehazgabetasun horren ondorioz leku askotan, monumentua bera apal xamarra bada, leku harritsuak direnetan edota sastrakak estalitakoak direnean, oso zaila da monumentua identifikatzea. deskuidoan beste pare bat aurkituko dituzu bilatzen ari zarena baino lehen ;-)

    nik uste horixe dela lehenengo egitekoa, denon artean monumentuen kokapen zehatza jasoko duen database bat osatzea, orain arteko koordenatuen zehaztasuna egiaztatu edo zuzenduz. laster jarriko dut megalitoen koordenatuak GPSrako fitxategi batean eskuratzeko modua, mapatik bertatik.

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Apirilaren 1·an - 20:48etan·an

    Kaixo Inaxio. Oraingoz ez dut zure waypoint horien beharra, koordenatu, mapa, airetiko argazkiak eta gpsarekin nahikoa dut eta... baina milesker eskaintzeagatik. Hurrengo egunetan saiatuko naiz bisitaturiko hainbat megalitoren kokapena zuzentzen.
    Bestalde, nire argazki zaharrak (duela 2-3 urtekoak, hori baino lehen diapoak egiten bainituen) berrikusten aritu naiz, eta pare bat ustezko megalito aurkitu dut.
    Bata halako harrespil bat da Otsolako larreek Beigañeko basoarekin bat egiten duten tokian aurkiturikoa, pistatik metro eskas batzuetara. Bertan izanik itxura handiagoa zeukan argazkian baino.
    Besteak trikuharri nahiko garbi bat ematen du. Egun hartako ibilbideaz gogoratzen dudanaren arabera, Tantadi edo Erasun-Igoa izan daiteke. Lertza-Patatalur menditik jaitsi eta iparralderantz jo nuen eta mendi baten gainaldean, basoaren erdian, bitxo hura aurkitu nuen.
    Ustezko megalito horien argazkiak ditut, baina ez dakit non jarri, edo non begiratu benetakoak diren ala ez.
    Inaxio edo Irundarra, mezu hau ikusten baldin baduzue, erran nola erakusten ahal dizkizuedan argazkiak eta eginen dut.
    Ez adiorik, adiskideok.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2009·ko Apirilaren 1·an - 21:18etan·an

    monumentua identifikatzea lortzen ez baduzu, sortu orri berri bat eta galdera ikurra jarri izenaren ordez, <a href="http://www.euskal-herria.org/node/21497">honela</a&gt;, gainontzeko datuak osatu, kokapenarena batez ere, eta argazkiak erantsi. HilHarriak taldekoek jakingo dute zein den (edo berria den, edo ez den...).

  • account_circle

    irundarra·k bidalia 2009·ko Apirilaren 3·an - 17:26etan·an

    Kaixo, zuriain! Alfonso Martínez , Hilharriak taldekoa .
    Nafarroako Katalogoa argitaratu ondoren, azken 3 urteotan megalitoen fitxa berriekin batera, UTM koordenada guztiak berrikusten ari gara. Eta , egia da, monumentu batzuetan 200 metro baino gehiagoko akatsak daude.
    Hala ere, zure aurkikuntza megalitikoak bidal itzazu lasai, eta nik esango dizut lehenengo, katalogatuta dauden ala ez.
    Bigarren, ez badago katalogatua, joaten garenean , megalitoa den egiaztatuko dugu.
    Agur bero bat!

    irundarra

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ETXOLTXARRALDEA 1 mendebal trikuharria (62 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi