ALTO DE ANDASARRI eremu tumularra

inaxio·k

2007/08/15 - 20:13

Alto de Andasarri eremu tumularra
Alto de Andasarri eremu tumularra ©irundarra (2009-04-02)
2310 klik
Megalito mota:Eremu tumularra
Megalito eremua:URBASA
Aurkitzailea(k):L. Millán San Emeterio
Noiz aurkitua: 1998-07-19
Elementu kopurua: 3
Lurraldea:Nafarroa
Garaiera:925 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)

Komentarioak

    Profile picture for user zuriain

    Nire uste apalean hau ez da Andasarri, Corrales de Zudaire baizik. Argazkian argi eta garbi agertzen da Limitazioneseko murrua, baina (ez hain garbi) leze baten murrutxoa ere, SITNAko argazkietan ere oso ongi ikusten dena. Aurreko egunean hortik pasatu genuen, eta GPSak adierazten zuen megalitoa Corrales de Zudaire zen. Ikusi bertako orrialdean jarri dudan argazkia, bat dator goiko horrekin. Andasarri Limitaziones-eko murrutik urrun dago.

    Arrazoi osoa daukazu, zuriain!
    Gertatzen dena da UTM koordenatuak oso gaizki daudela, markatzen dute kilometro bat ekialderago. Oraintxe bertan aldatuko ditut.
    Leku honetan 3 etxola hondo ikusten dira nabarmen ,langara iritsi baino lehen.
    Lasai, pixkanaka UTM guztiak zuzentzen joango gara.

    Animo eta gero arte!

    In reply to by irundarra

    1:10.000 mapan izen hau agertzen da leku honetan: ALTO DE ANDASARRI.
    Eta SITNAn ere bai.

    Agur bero bat!

    Profile picture for user zuriain
    In reply to by irundarra

    Kaixo, Alfonso. Ez dakit ongi azaldu dudan. Ez nintzen izenaz ari, orrialde honetan agertzen den argazkiaz baizik. Argazkian agertzen diren toki eta megalitoa Corrales de Zudaire dira nire ustez, argazkian ongi ikusten baita Limitazioneseko murrua eta atea.
    Ederra da "lan" hau, bai mendian ibiltzea monumentuen bila, bai orrialdea pixkanaka-pixkanaka osatzen joatea. Hemendik gutxira EHko monumentu guztiak klik batera izanen ditugu, argazkiak eta koordenada egokiekin! Bidenabar, tarte dibertigarri anitz pasatuko ditugu ;)

    Nire ustez Zurian-ek arrazoi dauka Alto de Andasarri izenarekin dagoen fitxa hau Corrales de Zudaire izenarekin dagoenaren berdina da, gertatzen dena da Hilarriak 2 fitxa desberdin hauen izena " Barrera de Ecala " dauka eta 3 etxola hondo bezela.