Skip to main content

ARBAIETA trikuharria

BatenBat·k

2007/08/15 - 19:30

Arbaieta Ekialde (Arballeta 4) | ©zuriain (2009-10-20)
Megalito mota
Trikuharria
Megalito eremua
URKIAGA – ADI
Noiz aurkitua
2001-12-08
Elementu kopurua
1
Deskribapena

2 trikuharrik osatutako multzoa

Lurraldea
Garaiera
1000 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Fitxa

Komentarioak

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Urriaren 20·an - 11:47etan·an

    Katalogoaren arabera, bi trikuharrik osatzen dute multzo hau: Arbaieta Ekialde eta Mendebalde. Biak Amuz (Artzabal) menditik Eugiraino jaisten den bizkar baten ertzean daude, burdin hesiaren ondoan. Oso egoera txarrean daude, harri guztiak sakabanaturik baitaude.
    Megalitos Pirenaicos-en orrialdean, Arballeta 3 eta 4 izenak jartzen dizkieta. Honetaz gain, beste trikuharri bat seinalatzen dute bi hauen iparraldera, Arballeta 5 izendatzen dutena. Honen argazkiak ere bidaltzen ditut. Nolanahi ere, iratzeek dezente eragozten zuten argazki onak hartzea.

  • account_circle

    irundarra·k bidalia 2009·ko Urriaren 20·an - 18:25etan·an

    Bai, Arbaieta 3 eta 4 nire lagunek aurkitu zituzten 2006an, baina izena ez da hori , SOROMEAR 1 eta 2 baizik. Eta tumulu bat ere bai: SOROMEAR.
    UTM koordenadak eskuratzen ditudanean egingo diet fitxa.

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Urriaren 21·an - 08:39etan·an

    Kaixo, Alfonso. Ikusi dut trikuharri berrien fitxak jarri dituzula. Argazkiak berrantolatuko ditut, baita haien izenak ere, Megalitos Pirenaicos orrialdean hartutako izenak erabili bainituen. Ikusten dudanez:

    -Soromear 1 eta 2 trikuharriak, Arballeta 1 eta 2 dira M.P. orrialdean.
    -Arbaieta, Arbaieta 1 mendebalde eta Arbaieta 2 ekialde, Arballeta 5, 3 eta 4 dira M.P. orrialdean.
    -Tumulu pare bat seinalatzen dute M.P. orrialdean, Amuz trikuharritik hurbil, Arbaieta 1 eta 2 baino gorago. Horien argazkiak hartu nituen, baina Soromear tumuluaren koordenadak askoz mendebalderago daude eta baxuago. Beste tumulu bat da hori ala tumulu bera da, koordenada okerrekin?

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ARBAIETA 2 ekialde trikuharria (76 m.) · SOROMEAR 2 hego trikuharria (270 m.) · SOROMEAR 1 ipar trikuharria (277 m.) · ARBAIETA 1 mendebalde trikuharria (295 m.) · SOROMEAR tumulua (297 m.) · AMUZ trikuharria (424 m.) · Iramendi / Amutz mendia (961 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi