Argazkirik ez
Megalito mota:Harrespila
Megalito eremua:ALBA - KINTO
Aurkitzailea(k):T. López Sellés
Noiz aurkitua:
1973-12-28
Elementu kopurua:
1
Lurraldea:Nafarroa
Garaiera:950 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Komentarioak
Near targets
AZALDEGIKO LEPOA 2 harrespila (22 m.ra) · Azaldegiko Lepoa 2 Sur trikuharria (33 m.ra) · AZALDEGIKO LEPOA trikuharria (86 m.ra) · Negelen putzua mendia (108 m.ra) · AZALDEGI (Larrautx) harrespila (152 m.ra) · AZALDEGI (Xauxilo txabola) zutarria (279 m.ra) · AZALDEGI (Larrautx) trikuharria (296 m.ra) · AUTRIN trikuharria (320 m.ra) · ARGINTZU zista (737 m.ra) · ARGINTZU trikuharria (837 m.ra) · ARGINTZU EKIALDE harrespila (919 m.ra) · ? zutarria (943 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Kokapenaren inguruko zalantzak
"Baztango edesti aurreko oroitarriak" liburuan ere AZALDEGI LEPOA izeneko harrespila aipatzen da. Kontua da kokapena adierazten duten azalpenak kontrajarriak direla, euskarazko aldean era batera jartzen du eta gaztelerazkoak bestera. Gazteleraz: "Se encuentra a unos 50 metros hacia el noreste del dolmen de Azaldegi, en llano despejado." eta euskaraz: "Autrin menditik hegoalderuntz joanez heldu den lepoan dago. Ekialdetik eta 50 bat metrotara Kintoko burdin hesia dago, eta hegoalderuntz, 150 metrotara ataka bat ere. Azaldegiko trikuharria 50 metrotara, Ipar sortalderuntz.". Euskarazko aldaerak zehatzagoa ematen du...
Baina bada liburu berean AZALDEGI LEPOA I izeneko tumulu bat (409 zk), argazkian ageri denez gurean AZALDEGI LEPOA harrespila kokatuta dagoen lekuan dagoena ematen duena. Alegia, liburuko AZALDEGI LEPOA I tumulua gure AZALDEGIKO LEPOA harrespila litzateke, eta ondorioz, liburuko AZALDEGI LEPOA harrespila (gorago aipatzen den kokapena honi dagokio) gure AZALDEGI (Larrautx) harrespila.
Ba ote?
Nik ere uste dut euskarazko
Nik ere uste dut euskarazko azalpena egokiagoa dela. Zure argazkietako estruktura hori ikusi genuen pistaren ezkerraldean -Urkiagatik etorrita- eta trikuharritik oso hurbil. Jarri dudan argazkian ongi ikusten dira bi monumentuak. Nolanahi ere, zalantza handiak nituen monumentu horren harrespil izaerari buruz. Izatekotan, gehiago ematen du trikuharri bat edo tumulu bat...