Skip to main content

TANTADI 2 hego trikuharria

inaxio·k

2007/08/15 - 17:19

Tantadi 2 | ©zuriain (2009-08-25)
Megalito mota
Trikuharria
Megalito eremua
ARITZ - BELATE
Noiz aurkitua
1988-01-10
Elementu kopurua
1
Lurraldea
Garaiera
905 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria
Ez da horren nabarmena

Komentarioak

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 25·an - 12:12etan·an

    Berriz ere (eta ez da azkena izanen, oharturik zaudete) laguntza eske natorkizue. Tantadi 1 eta 2 trikuharriak dira oraingoan aitzakia. Kontua da aspaldi argazki bat bidali nuela eta Irundarra adiskideak Tantadi 1 ipar zela erran zuela. Baina aurreko egunean tokira itzuli eta ikusi nuen Tantadi 2 izan behar zuela hegoalderago zegoela. Nire ustez, orduan, aurrekoa Tantadi 2 hego zen, eta orain jartzen dudan berria Tantadi 1 ipar. BAINA zuen iritziaren zain geldituko naiz, argazkiak aldatu baino lehen.

    Baina ez dira hemen geldituko nire zalantzak. Tantadi "berria" bilatzerakoan pare bat susmagarri aurkitu nituen. Haien argazkiak uzten dizkizuet hemen. Nire ustez, lehena da susmagarririk garbiena, baina, lehen bezalaxe, zuen fundamentuzko iritzien zain geldituko naiz.

    Ikusten duzuen bezala, lan gutxiago hartuko zenukete trikuharrien bila zuzenean joanda ni bidalita baino...

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 26·an - 21:13etan·an

    puff, argazkiak ikusita zaila da esatea... baina ez du ematen lehenengo horrek ohiko tumulua duenik inguruan, ez? lurrean sartutako harri haundiak ematen dute behintzat. nik ikusi dudanagatik trikuharriaren kamarako harriak inguruko harri haundietatik ondo bereizita egoten dira, tumuluarengatik, salbuespen batzuk salbu. tumuluaren inguruko harriak ere trikuharri beraren arlosak izaten dira askotan. zerbait esatearren...

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2010·ko Ekainaren 26·an - 21:56etan·an

    Diozun bezala, lehena da trikuharria. Gaur ikusi dut bertatik bertara eta segituan antzeman diot. Postea jarri diote aldamenean!

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2010·ko Ekainaren 26·an - 21:54etan·an

    Kokapena zehaztu dut, GPSaz bertan jasotakoarekin.

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

TANTADI 1 ipar trikuharria (68 m.) · Uztartza mendia (507 m.) · ERASUN-IGOA trikuharria (791 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi