ARRUTALA* trikuharria

inaxio·k

2007/08/14 - 23:20

Arrutala 2003ko Urtarrilaren 18an
Arrutala 2003ko Urtarrilaren 18an ©Iñigo Txintxurreta (20030118)
2777 klik
Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:ERAKURRI - MENDAUR
Aurkitzailea(k):F. Ondarra Erdocia
Noiz aurkitua: 1987-05-02
Elementu kopurua: 1
Lurraldea:Nafarroa
Garaiera:325 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Suntsitua
Seinaleztatua: Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria: Antzematen zaila

Komentarioak

    Profile picture for user inaxio

    Koordenatuak zuzenak badira, ez dauka honek itxura onik. Badirudi trikuharriaren lekua inguruko harri guztiak biltzeko erabili dutela eta horixe besterik ez da ikusten: harri pila bat haritz baten ondoan. Harri horietako asko bildu berriak direla ematen du: oraindik ere ikusten dira inguruetan jasotako harriek zoruan utzitako zuloa. Esan gabe doa ez dagoela ez babestua eta ez seinaleztatua.

    Duela 3 edo 4 urte nekazariak hondatu zuen. Ikusten diren harri horiek tumulu eta trikuarriaren arrastoak dira. Hala ere, ez zegoen markaturik.

    Eskaneatutako argazkian trikuharriaren harlauzak ikus daitezke. Tumulua iadanik txikituta zegoen.
    Argazkia 1998ko urtarrilaren 3koa da.

    Angulu berdinetik ateratako bi argazki gehitu ditut, bata 2003koa trikuharriaren ganbara eta atzeko borda erakusten duena; eta bestea 2009koa, inguruko megalitoak seinalizatzera joan ginenean, Arrutalako trikuharria iadanik suntsitua ikusi genuenean. Hargatik seinalea ez jartzea erabaki zen.
    Suntsiketa egin zenean ganbara eta tumuluko harriak ondoko bordaren gainean pilatu zirela uste dugu.

Near targets

GOIKO BORDA 1 ipar trikuharria (248 m.ra) · EPEINTZAKO KASKUA trikuharria (248 m.ra) · GOIKO BORDA 2 hego trikuharria (261 m.ra) · AITZURRAKO LEPOA trikuharria (459 m.ra) · AITZURRA trikuharria (486 m.ra) · GARATAMA trikuharria (596 m.ra) · San Joakin eraikina (839 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints