Izen arrunta (z):
eu: lekugia
Abaniko-itxurako hostoak, oinaldean falka-itxurakoak, ia eseriak; kalizak 5 hortz ditu, lantza-itxurakoak, korola baino luzeagoak, zutituak eta zurrunak fruituetan; korola purpura (93)
Kalizak 10 hortz ditu, gehienetan punta-okerrak; kalizaren hodia 3-4 mm luze da; hostoek gainaldean ia ez dute ilerik edo ile sakabanatuek osatutako ilupa dute (94)
Kalizak 5 hortz ditu, zuzenak; kalizaren hodia 5-7 mm luze da; hostoek gainean eta azpian artilezko janzki zuri trinkoa dute (95)
Generoa:Marrubium
Forma biologikoa:Kamefitoa
Lorearen kolorea:Txuria
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:50 cm
Garaiera gutxienez:235 m
Garaiera gehienez:1150 m
Ingurunea:
Saroiak, simaurtegiak, bide-ertzak, herriak, leku lehor eta eguzkitsuetan.
Banaketa orokorra:Mediterraneoa
Kalizak 10 hortz ditu, gehienetan punta-okerrak; kalizaren hodia 3-4 mm luze da; hostoek gainaldean ia ez dute ilerik edo ile sakabanatuek osatutako ilupa dute.
Ugaritasuna:
Arroak eta Ebro Harana: U(A); haran atlantikoak: B
Komentariorik ez..