Landare erraboiladunak; zurtoin hutsak; lerro-itxurako hosto ildaskatuak (8)
Beheko tepaloek ile zelulanitzen zerrenda zabala dute gainaldean; lore urdin-bioleta biziak, batzuetan zurixkak; 3-5,5 cm-ko kordotxak, hipantoaren hodia baino luzexeagoak, goialdean orbelkarak, batzuetan purpurakarak (9)
Zurtoin oso estuak, hegal banarekin alboetan; gehienetan zurtoinaren goiko hostoak lore-elkartea gainditzen du; kordotxak desberdinak izan ohi dira, kanpokoa hosto-antzekoa eta eskuarki 10 cm baino luzeagoa, eta barrukoa(k) 4-8 cm luze, orbelkara(k) osorik edo zati batean; inoizka kordotx guztiek ia luzera bera dute (10)
Pedizeloak 0,5-2 cm luze dira; obulutegiek goian 1-4 cm-ko zati antzua dute, mehea, moko gisara; oinaldeko hostoak 6-10 mm zabal dira; beheko tepaloak krema-kolorekoak dira eta nerbio bioletak dituzte (11)
Lore horiak; pedizeloak eta obulutegiak ia luzera berekoak dira; zurtoinak ia zilindrikoak dira; hostoak neguan falta dira, erdiko nerbio nabarmenak dituzte, eta ez dute usain berezirik; haziak marroi ilunak dira eta erori egiten dira kapsulak irekitzean (12)
Loreen kanpoko tepaloak urdinxkak dira, ± horiz tindatuak; pedizeloak obulutegiak baino 3-5 aldiz luzeagoak dira; zurtoinak estu samarrak dira, eta luzetara saihets bat dute; hostoek neguan iraun egiten dute, erdiko nerbioak ez dituzte oso nabarmenak, eta marruskatuz gero usain txarra dute; haziek koral gorriaren kolorea dute eta kapsula zabaldu ondoren luzaro irauten dute haren barruan (13)
Lore horiak, pedizeloak eta obulutegiak ia luzera berekoak dira; zurtoinak ia zilindrikoak dira; hostoak neguan falta dira, erdiko nerbio nabarmenak dituzte, eta ez dute usain berezirik; haziak marroi ilunak dira eta erori egiten dira kapsulak irekitzean.
Komentariorik ez..