Skip to main content

Teucrium polium

inaxio·k

2007/05/17 - 00:13

Landarea | ©inaxio (20060623)
1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
5 cm ↔ 15 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Kamefitoa
Generoa
Teucrium

Lore-elkarteek normalean glomerulu 1 dute, handitxoa, 1 cm-tik gorako diametroa duena; kalizaren hortzak lantza-itxurakoak eta puntazorrotzak dira; korolak 5 mm baino luzeagoak dira; hostoak luzangak edo lineal/luzangak dira, eta batzuk, behintzat, 3 mm baino zabalagoak dira; landare etzana/dekunbentea.

Ingurunea
Sastrakadi irekiak eta larre harritsuak, bai erkamezti eta artadien subserie-estadioetan eta bai gandorretako komunitate iraunkorretan ere; Ca.
Garaiera
500 m ↔ 1350 m
Banaketa orokorra
Orofito mediterraneoa

Hosto bipinatisektuak; kalizak beti ere konkorra dauka oinaldean; urteroko landareak (80)

Hostoak osoak dira, edo hortzak dituzte, edo gingil motzak dituzte; kalizak batzuetan konkorra dauka oinaldean; landare bizikorrak (81,84,89)

Lore-elkarteak buru-itxurakoak dira, luze baino zabalagoak (82,84)

Lore-elkarteak ez dira buru-itxurakoak, zabal baino nabarmen luzeagoak dira (88)

Hosto osoak, gainetik berde ilunak, azpitik zurixkak eta ilupadunak; trikoma bakunak; lore horixkak (81)

Hostoak bi aldeetatik berdeak edo gris-zurixkak dira, oxkardunak, batzuetan mutur aldean bakarrik; trikoma bakunak edo adarkatuak; lore zuri arrosakarak, inoiz horixkak (84)

Hostoak aurkakoak dira, berdexkak bi aldeetatik, txortendunak, erdizirkularrak edo oinaldean falka-itxurakoak, ertzetan lauak; zurtoinak ilaundunak dira eta trikomak dituzte, bakunak, luzeak eta zutituak; kaliza berdexkak; lore-hostoak loreak baino luzeagoak dira (82)

Hostoak bertizilatuak dira gehienetan, zuri-grisaxkak bi aldeetatik, eseriak edo ia, luzangak edo espatula-itxurakoak, kanpora-kiribilduak; zurtoinak ilupadunak dira, trikoma adarkatu eta kizkurrak dituzte, batzuetan artile-antzekoak; kaliza ilupadunak, gris-zurixkak; lore-hostoak loreak baino laburragoak dira (83,84,85) (T. gr. polium)

Zurtoinek artile-antzeko ilupa ikusgarria dute, trikoma luzeek osatua; kalizek oinaldean dute ile gehien; hostoek oinalde zabala dute eta albo bakoitzean 5-9 koska dituzte; loreak gorrixkak izaten dira (83)

Zurtoinek ilupa grisaxka dute, trikoma laburrek osatua; kalizek ileak dituzte azal guztian; hostoak, eskuarki, oinaldean pixkanaka estutzen dira, eta albo bakoitzean 2-5 koska dituzte; loreak zuriak edo arrosak izaten dira (84)

Lore-elkarteek normalean glomerulu 1 dute, handitxoa, 1 cm-tik gorako diametroa duena; kalizaren hortzak lantza-itxurakoak eta puntazorrotzak dira; korolak 5 mm baino luzeagoak dira; hostoak luzangak edo lineal/luzangak dira, eta batzuk, behintzat, 3 mm baino zabalagoak dira; landare etzana/dekunbentea (84)

Lore-elkarteak gehienetan panikulak dira, 0,6 cm-tik beherako diametroa duten buruek osatuak; kalizaren hortzak obatu zabalak dira, punta motzak; korolak 5 mm baino laburragoak dira; hosto linealak edo lineal/lantzeolatuak, 3 mm baino estuagoak; landare tentea (85)

Argazki berria erantsi