Malva neglecta

inaxio·k

2007/05/16 - 23:16

Lore eta hostoak
Lore eta hostoak ©inaxio (20060806)
1219 klik

Kalikuluak 2(3) atal ditu, lerro-itxurakoak, kalizaren oinaldea baino beherago kanduari lotuta daudenak; urteroko landareak; hosto erabat zatituak (14)

 

Kalikuluak 3 (inoizka 2) atal ditu, lerro- edo arrautza-itxurakoak, kalizaren oinaldeari berari lotuta daudenak; urteroko landareak edo bizikorrak, hosto zatituekin edo zatitugabeekin (18,19)

 

Lore bakartiak, galtzarbeetan; zurtoineko hostoak ± zatiturik daude (15)

Loreak sortaka daude galtzarbeetan, inoizka lore batzuk banaka daude; zurtoineko hostoak ia biribilak edo giltzurrun-itxurakoak dira, gingildunak, sartune ez oso sakonekin (16)

 

Petalo handiak, (12)15-30 mm-koak, purpura-kolorekoak; sepaloek elkar ukitzen dute fruituetan; landare bizikorra edo bi urtez behingoa (16)

Petalo txikiagoak, gehienez 12 mm-koak, zurixkak, arrosa argiak, lilak edo urdin argiak; sepaloek ez dute elkar ukitzen fruituetan; urteroko edo bi urtez behingo landareak (17,18)

 

Kanduak beherantz okertzen dira fruituetan; merikarpo ilauntsuak edo ilupadunak, bizkarraldean leunak edo saretuxeak (17)

Loreak ia eseriak dira, edo kanduak ez dira beherantz okertzen fruituetan; merikarpo ilegabeak edo ia, bizkarraldean nabarmenki saretuak (18)

 
Beste izenak: M. rotundifolia
Generoa:Malva
Forma biologikoa:Terofitoa
Lorearen kolorea:
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:50 cm
Garaiera gehienez:1750 m
Ingurunea: Nitrofiloa eta erruderala, arrunta da bideetan, saroi, simaurtegi eta beste ingurune erruderal batzuetan.
Banaketa orokorra:Eurosiberiarra

Kanduak beherantz okertzen dira fruituetan; merikarpo ilauntsuak edo ilupadunak, bizkarraldean leunak edo saretuxeak.

Ugaritasuna: Ia lurralde osoa: U

Komentariorik ez..