Skip to main content

Geranium rotundifolium

inaxio·k

2007/05/10 - 22:30

Hostoak | ©inaxio (20060429)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
5 cm ↔ 40 cm
Forma biologikoa
Terofitoa
Generoa
Geranium

Merikarpoek ile zutituak dituzte; petalo osoak.

Ingurunea
Han-hemenka, ia lurralde osoan.
Garaiera
- ↔ 1300 m

Hostoak zatituak dira eta sartune sakonak dituzte, salbu eta oinaldekoak, batzuetan; hosto-lakain linealak edo luzanga/linealak (29)

Hosto gehienak ez daude lakain linealetan edo lineal/luzangetan zatiturik (30,31)

Hostoen lakain primarioak falka-itxurakoak dira eta punta aldea dute alderik zabalena; hosto biribilak edo zirkuluerdi-itxurakoak (30)

Hostoen lakain primarioak ± erronbikoak dira eta erdialdea dute alderik zabalena; hostoak poligonalak dira (31)

Petaloek azkazal nabaria dute; sepalo bizardunak, giladunak, zeharretara tolesak dituztenak, loraldian tente daudenak; merikarpoek goian saihetsak dituzte, eta behean erretikulua edo zimurrak (35)

Petaloek ez dute azkazal nabaririk; sepalo mukroidunak, gilarik gabe, saihetsik gabe, loraldian ± zutituak; bestelako merikarpoak (37,40)

Landareak ez du zurtoinik edo txiki-txikia du; hosto guztiak oinaldean daude; errizoma bertikal lodia; 12-20 mm-ko petaloak, lilak, zain ilunekin (36)

Landareak aireko zurtoin handiak ditu eta ez du errizoma lodia; 2-10 mm-ko petalo arrosak, purpurak edo lilak (40)

Merikarpoek ile zutituak dituzte; petalo osoak (37)

Merikarpoek ez dute ilerik edo ile ± adpresoak dituzte; petalo muxarratuak edo bifidoak (38,40)

Ugaritasuna
Han-hemenka, ia lurralde osoan: U(A)

Argazki berria erantsi