Skip to main content

Teucrium pyrenaicum pyrenaicum

inaxio·k

2006/05/22 - 21:44

Lore-burua | ©inaxio (2006-05-22)
1·tik 2·ra, 2 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
5 cm ↔ 15 cm

Hostoak aurkakoak dira, berdexkak bi aldeetatik, txortendunak, erdizirkularrak edo oinaldean falka-itxurakoak, ertzetan lauak; zurtoinak ilaundunak dira eta trikomak dituzte, bakunak, luzeak eta zutituak; kaliza berdexkak; lore-hostoak loreak baino luzegoak dira.
Hostoak erdizirkularrak dira, 10-25 mm zabal, txorten laburrekoak, eta orriaren oinaldea ez dute falka-itxuran estutua edo apur bat baino ez dute; loreak gehienetan kolore bikoak dira, korolaren gingil proximalak purpura-kolorekoak izaten dira eta besteak zurixkak.

Ingurunea
Larre harritsuak, legartzak, harrizko irtenuneak, harkaitzetako lauguneak eta sastrakadi karezaleak; urriagoa silize-lurretan.
Garaiera
- ↔ 2000 m
Eskualdeak
Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: U. Endemismo frantziar-iberiarra.

Argazki berria erantsi