Geranium lucidum

inaxio·k

2006/05/05 - 21:55

Geranium lucidum, Irurtzun aldean
Geranium lucidum, Irurtzun aldean ©inaxio (20170507)
1194 klik

Hostoak zatituak dira eta sartune sakonak dituzte, salbu eta oinaldekoak, batzuetan; hosto-lakain linealak edo luzanga/linealak (29)

 

Hosto gehienak ez daude lakain linealetan edo lineal/luzangetan zatiturik (30,31)

 

Hostoen lakain primarioak falka-itxurakoak dira eta punta aldea dute alderik zabalena; hosto biribilak edo zirkuluerdi-itxurakoak (30)

 

Hostoen lakain primarioak ± erronbikoak dira eta erdialdea dute alderik zabalena; hostoak poligonalak dira (31)

 

Petaloek azkazal nabaria dute; sepalo bizardunak, giladunak, zeharretara tolesak dituztenak, loraldian tente daudenak; merikarpoek goian saihetsak dituzte, eta behean erretikulua edo zimurrak (35)

Petaloek ez dute azkazal nabaririk; sepalo mukroidunak, gilarik gabe, saihetsik gabe, loraldian ± zutituak; bestelako merikarpoak (37,40)

 
Generoa:Geranium
Forma biologikoa:Terofitoa
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:40 cm
Garaiera gehienez:1300 m
Ingurunea: Ingurune ospel eta nitrogenatuak, palaxuak, harkaitzak eta hesiak.

Petaloek azkazal nabaria dute; sepalo bizardunak, giladunak, zeharretara tolesak dituztenak, loraldian tente daudenak; merikarpoek goian saihetsak dituzte, eta behean erretikulua edo zimurrak.

Ugaritasuna: Lurraldearen iparreko bi herenak: U(B)

Komentariorik ez..