Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
es: androseno, todabuena
Petaloak 5-10 mm luze dira, sepaloak halako 1.5 baino laburragoak; sepalo kamutsak, 8-12 mm-koak, iraunkorrak; fruitu heldua beltza eta mamitsua da, zabalgaitza; 4-12 cm-ko hostoak, obatu zabalak edo obatu/lantzeolatuak.
Zurtoin eta hosto ilaundunak edo ilupadunak; sepaloek ertzetan guruin estipedunak dituzte (73,74)
Zurtoin ilegabeak eta hosto-azpi ilegabeak edo latz samarrak; batzuetan, sepaloek guruin estipedunak dituzte (78)
Landareak ez du guruin beltzik ez gorrixkarik; lorezilak 5 sortatan elkartuta daude edo aske daude (75)
Landareak baditu guruin beltzak edo gorrixkak, zurtoin, hosto eta sepaloetan behintzat; lorezilak 3 sortatan elkartuta daude (76)
Urteroko landarea; 3 cm-tik beherako hostoak; 3 mm-tik beherako sepaloak; 2 mm-tik beherako petaloak; lorezil askeak (84)
Zuhaixka txikia, 3-15 cm-ko hostoekin; 3 mm-tik gorako sepaloak; 5 mm-tik gorako petaloak; lorezilak 5 sortatan daude (85,86,87)
Bost estilo; 20-40 mm-ko petaloak; sepalo kamutsak, obobatu zabalak edo ia biribilak, puntan karraskatuak, fruituan beherantz okertzen ez direnak; antera gorriak (85)
Hiru estilo; 20 mm-tik beherako petaloak; sepalo zorrotzak edo kamutsak, ez karraskatuak, fruituetan beherantz okertuta; antera horiak (86,87)
Petaloak 5-10 mm luze dira, sepaloak halako 1,5 baino laburragoak; sepalo kamutsak, 8-12 mm-koak, iraunkorrak; fruitu heldua beltza eta mamitsua da, zabalgaitza; 4-12 cm-ko hostoak, obatu zabalak edo obatu/lantzeolatuak (86)
Petaloak 10-20 mm luze dira, sepaloak halako 1,5 baino luzeagoak; sepalo zorrotzak, 3-7 mm-koak, erorkorrak; fruitu arrea, kapsula-erakoa, zabalkorra; 2,5-7 cm-ko hostoak, obalak edo lantza-itxurakoak (87)