Skip to main content

Plantago maritima maritima

inaxio·k

2006/01/08 - 20:18

Loreak
©inaxio (20030620)
1·tik 2·ra, 2 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Izen arrunta (z)
eu: itsas plantaina
Tamaina
5 cm ↔ 40 cm

Hosto guztiak antzekoak dira, linealak edo lineal/lantzeolatuak, osoak edo lakain irregular gutxitan zatituak, loditxoak, lauak edo ildaskatuak, albo-nerbioak erdiko nerbiotik hurbilago dituztenak ertzetik baino; braktea ia zorrotzak, gila zabalarekin eta ertz orbelkara estuarekin; galburu luze edo laburrak, batzuetan laxoak oinaldean.

subsp. maritima: Hostoak oso mamitsuak dira eta zimeltzean belztu egiten dira, erdiko nerbio nabarigaitza dute, osoak dira, kamutsak edo ia zorrotzak, (1)2-15 mm zabal; hostoek oinalde marroia izaten dute; brakteak gehienetan obatuak dira eta zimeltzean gila belztu egiten zaie.

Ingurunea
Padurak eta itsaslabarrak, furmaren eta kresalaren eraginpean.
Garaiera
- ↔ 50 m
Eskualdeak
Itsasertza.

Argazki berria erantsi