Skip to main content

Lamium maculatum

inaxio·k

2006/01/08 - 12:36

Loreak
©inaxio (20070512)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Izen arrunta (z)
eu: asun borta
Tamaina
15 cm ↔ 70 cm
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Generoa
Lamium

Landare bizikorrak, sendo sustraituak; korolen hodia oinaldean okertuta dago, eta 2 mm-tik gorako diametroa du; hostoen orria zabal baino nabarmen luzeagoa da, 2(3)cm baino luzeagoa.

Ingurunea
Palaxuak, belardien ertzak, basoetako soiluneak, bide-ertzak eta materia organiko ugariko lur freskoa dagoen beste leku batzuk.
Garaiera
- ↔ 1700 m
Eskualdeak
Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik.

Korola horiak; korolen beheko ezpainak 3 gingil ditu, hirurak ia tamaina berekoak; antera ilegabeak; sasibertiziloak oso bakanak dira; landare bizikorrak, herrestadar luzeekin (15)

Korola purpurak edo arrosak, inoizka albinoak; korolen beheko ezpaina ez dago hiru gingiletan garbiro banaturik; antera iledunak; sasibertiziloak multzokaturik edo bereiz egon daitezke; urteroko landareak, edo herrestadar luzerik gabeko landare bizikorrak (16,19)

Landare bizikorrak, sendo sustraituak; korolaren hodia oinaldean okertuta dago, eta 2 mm-tik gorako diametroa du; hostoen orria zabal baino nabarmen luzeagoa da, (2)3 cm baino luzeagoa (16)

Urteroko landarea, erraz ateratzen diren sustrai meheekin; korolen hodia zuzena da eta 2 mm-tik beherako diametroa du; hostoen orria zabal baino luzetxoagoa da, 2(3) cm baino laburragoa (17,18,19)

Ugaritasuna
Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: A(U)

Argazki berria erantsi