Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Korola horiak, korolen beherko ezpainak 3 gingil ditu, hirurak ia tamaina berekoak; antera ilegabeak; sasibertiziloak oso bakanak dira; landare bizikorrak, herrestadar luzeekin.
Korola horiak; korolen beheko ezpainak 3 gingil ditu, hirurak ia tamaina berekoak; antera ilegabeak; sasibertiziloak oso bakanak dira; landare bizikorrak, herrestadar luzeekin (15)
Korola purpurak edo arrosak, inoizka albinoak; korolen beheko ezpaina ez dago hiru gingiletan garbiro banaturik; antera iledunak; sasibertiziloak multzokaturik edo bereiz egon daitezke; urteroko landareak, edo herrestadar luzerik gabeko landare bizikorrak (16,19)
Beheko brakteak adabetarteak baino laburragoak edo luzexeagoak dira; goiko brakteak zabal baino 1-2 aldiz luzeagoak dira, oxkardunak, edo horztunak, hortz kamutsekin; sasibertiziloek gehienez 8 lore dituzte
Beheko brakteak adabetarteak baino bi aldiz luzeagoak dira gehienez; goiko brakteak zabal baino 1,5-3,5 aldiz luzeagoak dira, eta hortz zorrotzak edo ia kamutsak dituzte; sasibertiziloek 9-15 lore dituzte