Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Lore zuriak edo arrosak, banaka, inoiz binaka; sepalo ilegabeak; hosto 1-2 palmatisektuak, 3-5 lakain oso irregularrekin; estiloak akenioak baino laburragoak dira.
Inbolukruko brakteak gutxi zatiturik daude eta lakain eseriak dituzte, osoak edo zatituxeak; lore gorri, bioleta edo zuriak (48bis)
Inbolukruko brakteak guztiz zatiturik daude eta sustrai-hostoen antzekoak dira; lore zuri edo horiak
Lore-elkarteak braktea eseriz osatutako inbolukrua du eta 2-5(6) lore zuri ditu, ginbailean; akenio ilegabeak, oso zapalak, ertzean ia hegaldunak; hosto palmatisektuak, 3-5 lakain trifidorekin (49)
Lore-elkarteak braktea kandudunez osatutako inbolukrua du eta 1-2(3) lore ditu, zuriak, arrosak edo horiak; akenio iletsuak, zertxobait zapalak; hosto palmatisektuak edo hirunakatuak (50,51)
Hosto 2-3 hirunakatuak; hostoen azken lakainak 1-3 mm zabal dira; sepalo zuri urdinxkak, azpialdean artile antzeko ileak dituztenak; artile antzeko ile luzez estalitako akenioak (50)
Hosto palmatisektuak, aurrekoak baino gingil zabalagoekin, eskuarki; sepalo zuri ilegabeak, edo gainaldean zeta-antzeko ileak dituzten sepalo horiak; akenioek zeta-antzeko ile laburrak dituzte (51,52)
Lore zuriak edo arrosak, banaka, inoiz binaka; sepalo ilegabeak; hosto 1-2 palmatisektuak, 3-5 lakain oso irregularrekin; estiloak akenioak baino laburragoak dira (51)
Lore-elkarteek 1-2(3) lore dituzte, horiak; sepaloek zeta-antzeko ileak dituzte gainaldean; hosto palmatisektuak, 3-5 lakain gingildunekin; estiloak akenioak bezain luzeak dira gutxi gorabehera (52)