Skip to main content

Bianditz mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©Enezubi (20200112)
Altuera
840 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Artikutza · San Anton · Oiartzun
Lurraldea

Bianditz Oiartzun ibaiaren bailarako tontorrik garaiena da, Aiako Harria baino metro batzuk altuagoa baita. Gain soila du eta erraz irits daiteke bertara, errepidea gertu gelditzen baita. Gertu ditu zerrendako beste hiru tontor: Aiako Harria bera, Bunaniarri eta Zaria. Inguruko lepoetan ugariak dira historiaurreko aztarnak, mairubaratzak batez ere (Oianlekukoak esaterako). Badu ezagutzea merezi duen beste inguru polita ere: Artikutza. Artikutza Donostiako lurretan dagoen auzo txikia da, izen bereko urtegiaren ondoan. Urtegia dela eta ingurua nahiko ondo babestuta egon da urte askotan zehar eta egun baso aberatseko ingurua da. Errepidea bertaraino iristen bada ere ezin liteke autoz joan, Donostiako Udalaren baimen berezia izan ezean. Oinez ordea ibil daiteke barruti osoan zehar. Elama errekaren bailara ere ibiltzeko leku aproposa da (Miguel Angulok gomendatua _Gure Mendietako Bide Ezezagunak_ liburuan). Mikel Laboaren Trabuko abestiko Berdabio baserria ere inguru honetan da. Bailara honen beste berezitasunetako bat EHn euri gehien egiten duen lekua izatea da. Hauek denak gogoan hartzea komeni da ibilbide eder bat osatzeko orduan. Oiartzungo HOBIE elkarteak hauek denak jasotzen dituen mapa ederra egina du.

Oso gertu (< 1.000 m)

ARRITXULANGAÑA harrespila (318 m.) · GATZARRIETAKO LEPOA harrespila (347 m.) · ARRITXULANGAÑA HEGO harrespila (356 m.) · GATZARRIETAKO LEPOA tumulua (360 m.) · ERRENGAKO LEPOA tumulua (729 m.) · GATZARRIETA I harrespila (734 m.) · GATZARRIETA II harrespila (834 m.) · ERRENGA harrespila (868 m.) · BURNAIZTIETAKO LEPOA harrespila (919 m.) · BURNAIZTEGI trikuharria (983 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Erroiarri urjauzia, Artikutzako herria eta Bianditz Eskas 650 m Jose

Komentarioak

  • account_circle

    Iker·k bidalia 2002·ko Maiatzaren 26·an - 23:54etan·an

    Nahiz eta altuera gutxiko mendia den, oso aproposa da egunpasa joateko. Bertara neguan edo udazkenean joatea gomendatzen dut dena elur geruza edo bailara inguratzen duen pagadia gorriz jantzia ikusi daitekelako.

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 18:36etan·an

    Gehien igo dudan mendia izango da, Adarra, Aia eta Erniorekin batera.
    Oso bisitatua izan arren, Donostialdeko haur ugari bertan hasten dira lehen pausuak ematen, mendi oso polita da.
    Tourné bat egiteko oso aproposa da: Aritxulegitik hasi, Erenga igo (Ez dakit zergatik ez dagoen zerrendan, 770 m) eta Bianditzen bukatu. Jeitsiera Bianditzeko mendatera. Egun argi bat merezi duen tontorra da, bistak horrelakoak baitira.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Waypoints

Izenburua Argazkia Waypoint mota Nork Noiz
Bianditz mt. Ez Abiapuntua inaxio 2022-10-12
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi