Itxasotik abiatuta, Nafarroako lehenbiziko 1500ekoa dugu Astobizkar. Merezi du beraz bisita bat, aukeran Ortzantzurieta edo Txangoarekin batera. Mendi hau Napoleon izenez ere ezagutu zen, ustez frantziar armada inguru honetatik sartu baitzen Nafarroa Garaian XVIII. mendearen amaieran. Mendialde honetan Orreagako gudaldia ere gertatu omen zen, Karlomagnoren armadaren porrota ekarri zuena... agian euskaldunok irabazi dugun gudaldi bakarra!
Mendi honen igoerak ez du sekreturik. Ibañeta lepotik abiatu eta GR-11ko markak jarraitu Lepoedereraino. Handik begien bistan izanen dugu haren gainalde belartsua. Ipar-Mendebalderantz joz, igoera labur batean gailurrean izanen dugu, non ikuspegi zabal ederrak izanen baitugu.
Komentariorik ez..
Near targets
Astobizkar I tumulua (179 m.ra) · Astobizkar Hego tumulua (307 m.ra) · LEPOEDER tumulua (897 m.ra) ·