Desaomendi mendia

Jose·k

2008/01/09 - 21:51

Tontorra
Tontorra ©inaxio (20100718)
3708 klik
Altuera:1.309 m
Beste izenak: Desamendi
Mendialdea:Aralar
Abiapuntuak:
  • Guardaetxea
  • Lizarrusti
Lurraldea:Nafarroa

Malloetako gailur harritsuen hegoaldetik, eta haien paraleloan, beste bizkar leunago eta apalago bat hedatzen da mendebaldetik ekialderantz. Bizkar honek Errenagako gainetan hasi, Txameni-Txorrotxeta gandorretan laztu eta Beloki gainetan goititzen da berriz, Guardetxeko errepidean hil aurretik.
Desaomendi (edo Desamendi) dugu bizkar honen mendirik altuena. Hau eta haren gainalde lau belartsutik izanen dugun ikusmira aparta dira mendi honen dohainik onenak.
Bai Lizarrustiko mendatetik bai Guardetxetik abiaturik txango ederrak egin daitezke gain honetara, bai bakarrean bai inguruko gainekin (Putterri, Txameni, Ernara, etab.) konbinatuz.

Mendialdea*: Aralar

Komentariorik ez..

Near targets

ALLAPURU etxola hondoa (137 m.ra) · Aizpearro arkue (310 m.ra) · Aizpearro harpea (353 m.ra) · Errenaga mendia (492 m.ra) · ARANE etxola hondoa (552 m.ra) · Igaratza ermita (642 m.ra) · Errenagako putzua putzua (654 m.ra) · TRIKUHARRI trikuharria (817 m.ra) · Olaz koba (891 m.ra) · Motzeneko Txabola II eraztun-tumulua (904 m.ra) · DESAMALKOR tumulua (916 m.ra) · Motzeneko Txabola IV eraztun-tumulua (937 m.ra) · Motzeneko Txabola V eraztun-tumulua (946 m.ra) · Motxene tumulua (953 m.ra) · SAKELA tumulua (955 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 33·ra, 33 guztira