Skip to main content

Urbiatik Burgalaitzera ibilbidea

Jose·k

2007/12/15 - 18:31

Abiapuntua
Urbiako fonda
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
160 m
Eskema
Urbiako fonda - Pagarreta lepoa - Zelaibizkar lepoa - Burgalaitz
Luzera
7.00 km
Iraupena
2 ordu
Lurraldea

Urbiara gerturatzen diren mendizaleen artean aukera nagusia Aizkorri bada ere, Urbiako larreen inguruan badira beste hainbat mendi ere, altueragatik asko nabarmendu ez arren xarma badutenak eta bisita bat merezi dutenak. Horietako bat da Burgalaitz. Jarraian azaltzen den ibilbideak Urbiako Fonda abiapuntu bezala hartuta Burgalaitz du helmuga.

URBIAKO FONDA (1132 m.)

Urbiako Fondatik, errekastoa gurutzatu eta hego-ekialderantz abiatzen den bidezidorra hartuko dugu. Bidezidor honek, Zabalaitzen magala zeharkatzen du aldapa leunarekin altuera irabaziz, eta hego-mendebalderantz okertu eta laster hartxintxarrezko bide batekin elkartzen da. Bide honetatik jarraituta Ollantzuko artzain-txabolen artetik pasatuko gara.

Metro batzuk gehiago bide honetatik egingo ditugu, hegoalderantz, baina adi!, laster bide hau utzi behar baitugu. Egia esan bide hau jarrai genezakeen, Oltza aldera jaitsi eta Burgalaitz eta Milpiribil arteko lepora igotzeko, baina badago aukera hobe bat, ia gorabehera gabe toki berera zuzen-zuzen eramango gaituen bide bat.

Dakargun bidea Peruaitz eta Petrinaitzen arteko leporantz doa. Lepora iritsi baino zertxobait lehenago, bidea ezkerrerantz okertu eta pixka bat aldapan behera egiten duen tokian, bide hau utzi eta zuzen-zuzen jarraituko dugu Petrinaitzen ipar-ekialdeko magaleko larreak zeharkatzen. Hasieran ezta oso nabarmena, baina aurrera egin ahala bide bat dagoela ohartuko gara.

Laster basoan sartuko gara. Hemen jada oso bide garbia dago. Hegoalderantz jarraituta, Petrinaitz eta Milpiribil lotzen dituen Pagarreta lepora iritsiko gara. Lepoa baino metro batzuk lehenago, gure eskuinean Pagarreta trikuharria ikus dezakegu.

PAGARRETA LEPOA (1156 m.; 23')

Lepo honetan, Petrinaitzen hego-mendebaldean dagoen Burdinkurutz lepotik datorren GR-12 ibilbidearekin elkartuko gara. Ibilbide honen marka txuri-gorriak jarraituz Milpiribil ipar-ekialdeko magaleko pagadia zeharkatuko dugu, Urbiatik datorren hartxintxarrezko bidearekin topo egin arte, Zelaibizkar lepotik gertu (1198 m.; 35').

Hartxintxarrezko bidea gurutzatu, eta hego-ekialde norabidea duen bidezidor batetatik joko dugu, aldapan gora. GRaren markek ere hemendik egiten dute aurrera. Baina adi! Aldapa labur hau bukatu orduko bide hau utzi eta ezkerrerantz jo behar dugu eta, harri-pila batekin adierazitako tokian.

50 metro inguruan basoa bide garbi gabe zeharkatu ondoren kareharrizko malda batekin egingo dugu topo. Malda hau igotzen hasiko gara, zeharka ezkerrerantz, eta laster harri-pilak aurkituko ditugu.

BURGALAITZ (1280 m.; 45')

Harri-pila hauek jarraituz Burgalaitzeko tontorrera iritsiko gara.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi