Skip to main content

Aguas Tuertas zeharkatuz Estanes aintzirara ibilbidea

Jose·k

2007/08/07 - 18:27

Abiapuntua
Ozatik Aguas Tuertasera igotzen den bidea
Zailtasuna
Erraza
Igoera metatua
650 m
Eskema
Aguas Tuertas - Escalé lepoa - Estanes aintzira
Luzera
16.50 km
Iraupena
5 ordu
Lurraldea

Aguas Tuertas goi-lautada bitxiak jende asko erakartzen du Aragón Subordán errekak sortutako bata bestearen segidako meandroak bertatik bertara ikustera. Eta ohikoa da ibilaldia Estanes aintzirara joanez luzatzea.

Echotik Selva de Ozara iristen den errepideak bailaran gora jarraitzen du. Guarrintza inguruan asfaltozko errepidea hartxintxarrezko bide bihurtzen da, eta Aragón Subordán errekari jarraituz ekialde-hego-ekialderantz altuera hartzen doa. Bide hau Aguas Tuertas goi-lautadaren sarreran bukatzen da, baina galarazita dago haraino kotxez joatea. Bideak errekasto bat gurutzatzen duen tokian debekua adierazten duen seinale bat eta apurtutako langa bat (2007-06) daude. Bide bazterrean kotxea aparkatzeko lekua dago. Hemendik hasiko dugu gaurko ibilbidea (1400 m.).

Bidea jarraitzea besterik ez dugu egin behar Aguas Tuertasera iristeko (1615 m.; 40’). Azkeneko zatian bideak sigi-saga igotzen du goi-lautadara sarrera den lepoa harrapatzeko. Nahi izanez gero bidezidor baten bitartez zuzenago igo gaitezke.

Langa gainditu eta Aguas Tuertas lautada dugu gure aurrean: nondik irten ez dakiela dirudien errekak beti berde mantentzen dituen larreak, eta oparotasuna probestuz ehunka abelburu. Lautada osoa punta batetik bestera zeharkatu behar dugu, oso nabarmena den bidezidor bat jarraituz. Lautadaren mendebaldeko ertzetik, Anatera edo Leñetera mendiaren bazterretik, hegoalderantz eramango gaitu bide honek, eta bailararen bukaerara iritsi baino zertxobait lehenago ekialdera okertuko da, erreka gurutzatu eta malda belartsuetan gora Escalé lepora igotzeko, Gabedaille mendiaren hegoaldean. Tarteka GR 11 ibilbidearen marka zuri-gorriak ikusiko ditugu.

Escalé lepoan (1663 m.; 1h25’) bidegurutze bat dago. Eskuineko bidea hartuko dugu, hego-ekialderantz, GR ibilbidearen markak jarraituz. Aldapa labur bat igo eta laugune txiki bat inguratuko dugu, berriz ere aldapan gora egin eta beste lepo batetara (1900 m.) iritsi aurretik. Estanes aintzira begi bistan dugu. Aldapan behera hasi eta laster bidea bitan banatzen da. Guk ezkerrekotik joko dugu, eta minutu gutxitan aintzirara jaitsiko gara (1754 m.; 2h15’).

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi