Sanmigelbizkar Iriso herritik

inaxio-k sortua, 2007, maiatza 13 - 10:23
Ibilbide mota Joan-etorria bide beretik
Zailtasuna Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Iriso
Eskema Iriso - Sanmigelbizkar - Iriso
Lotuta »Sanmigelbizkar (mendi) »Sanmigelbizkar Irisotik abiatuta (track)
Gora-behera230 m
Luzera4.5 Km
Iraupena1:15 - 1:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Iriso herriaren goi aldetik (egiozue bisita eskubi aldean gelditzen den ermitari) abiatzen den pista zabala hartu behar dugu. inguruko soroetara jotzen duten adarrak bazterrean utzita laster pasako gara abereentzako sortutako uharka baten aldamenetik.

Pista zabal horri jarraituko diogu puska batean. Gorago, bihurgune bat pasa eta 500 metro ingurura, eskubi aldetik bereizten den gurdibide nabarmen bat bilatu behar dugu. Orduan bide nagusia utzi eta hari jarraituko diogu beste 500 bat metrotan. Gurdibidearen arrastoari jarraituz tontorraren hegoaldean dagoen zabalgune batera helduko gara. Han tontorrerantz jo behar dugu, eta harripilaz markatuta dagoen arrastoa bilatu. Arreta jarri beharra dago, izan ere arrastoa nahiko arina da eta bidea oso bihurria, ezpel artean itota tarte askotan. Harripilak ikus daitezke han-hemenka (2007-5-12).

Bideak ezker aldera joz egiten du gora hasieran, mendebaldeko bizkarra bilatuz, eta ekialdera jotzen du gero, bizkarrean gora, tontorrera heldu arte. Erpin geodesiko batek markatzen du hau.