Skip to main content

Arriagatik Urnobietara Peto errekaren aran estuan gora ibilbidea

inaxio·k

2007/04/08 - 11:34

Abiapuntua
Arriaga (Elgoibar)
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
700 m
Eskema
Arriaga - Apraiz - Peto - Urnobieta - Azkarate...
Luzera
12.00 km
Iraupena
5 ordu
Lurraldea

Autopistako Mendaro - Elgoibar irteeran atera eta biribilgune batekin egingo duzue topo. Han Mendaroko bidea hartu eta berehala (100 m.) eskubi aldetik bereizi eta trebidearen azpitik pasatzen den errepidea topatuko duzue: huraxe da abiapuntua. Autoa nonbait utzi eta eskubi aldera joko dugu. Burdinazko tanke esferiko handi bat duen intalazio industrial bat ikusiko duzue han. Erreka pasa eta haren aldamenetik jarraituko dugu bukaeraraino, mendian gora abiatzen den pista zabal bat topatu arte.

Pista horretan aurrera egin eta 300 bat metrora pista bitan banatzen da: ezkerrekotik jarraitu behar dugu guk. Pista horri jarraitu behar diogu 3 bat Km-tan. Baditu pista honek gora-behera batzuk, baina errekaren aldamenetik jarraitzen du beti tarte luze horretan, errekatik gehiegi aldendu gabe. Pista asko dira ezker eskubi bereizten direnak, baina pista nagusiari jarraitu behar zaio, errekatik gertuen jarraitzen duenari beti, nahiz eta behin baino gehiagotan errekaren alde batetik bestera pasa.

Halako batean pistak burdinazko sare batez osatutako langa batekin egiten du topo, orduan errekaren arrastoa utzi eta ezker aldeko aldapan gora abiatuko gara. Lehenengo bihurgunean beste pista batekin egingo dugu topo, baina hura baztertu eta guretik jarraituko dugu, eskubira joz. Sigi-saga eginez egiten du pistak gora eta hala, bide nagusiari jarraituz beti, altuera irabaziz joango gara.

Bidegurutze batetan zalantzak izan ditzakegu, zuzen doan bidea ezkerrera doana baino estuagoa delako, eta biak direlako nahiko bide garbiak. Egia esan bietako dozeinetatik jarrai dezakegu.

Zuzen joz gero, laster txabola baten hondakinak aurkituko digu, harizti baten barruan. Ezkerrerantz joko dugu, hariztian gora maldari aurre eginez, harik eta mendi-bizkarrera iristen garan arte.

Lehentxeago aipatutako bidegurutzean ezkerreko bidea hartuko bagenu, lepo batetara iritsiko ginateke. Mendi-bizkar nagusitik mendebalderantz jaisten den hegi batetan gaude. Hegian gora doan bidetik mendi-bizkarrera igoko gara.

Bi aukeretatik toki berera iritsiko gara. Mendi-bizkarrean zehar doan bide zabaletik jarraituko dugu, hego-ekialderantz. Artzain txabola baten aldamenetik igaroko gara. 300 edo 400 metrotara, bide honek hegoalderantz egiten duen tokian, ezkerretara doan bide batetatik joko dugu. Bide honek Urnobietako tontorrera eramango gaitu.

Azkaratera ere joan nahi badugu, Urnobietatik hegoalderantz jaitsiko gara, bien arteko lepora, eta ezker-eskuin jaisten diren bideei jaramonik egin gabe mendi-bizkarretik gertuen doanetik joko dugu. Aldapa labur baina gogor bat gaindituta Azkarateko tontorrera iritsiko gara.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi