Skip to main content

Zurizako letagina ibilbidea

Jose·k

2007/03/31 - 21:00

Abiapuntua
Taxera
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
800 m
Eskema
Taxera - Chandalán haitzartea - Atxar de Alano
Luzera
9.00 km
Iraupena
4 ordu
Lurraldea

Zurizatik begiratuta Alanoek gaindiezinak badirudite ere, oso igoera laburra eta zailtasunik gabea eskaintzen dute atzealdeko goi-ibarretik. Hara iristeko Chandalán haitzartea da pasabide erabiliena. Haitzarte horren ondoan egonik, Atxar de Alanora igoera erraza, laburra eta atsegina da, eta ikusmira eder batetaz gozatzeko aukera ematen du.

Petrafitxa bailara errepide batek zeharkatzen du. Zurizako kanpinetik hasi, 2 km inguru errekaren aldamenetik ia aldaparik gabe aurrera egin eta Taxera izeneko leku batetara iristen da errepide hau. Aparkaleku dago bertan. Hauxe izango dugu gure ibilaldiaren abiapuntua (1280 m.). Gure helmuga den Atxar de Alano begi bistan dugu, hortz zerrenda bat dirudien Alanoen mendikateko letagina.

Errepideari jarraituko diogu, erreka gurutzatuz eta sigi-saga basoan gora eginez. Lasterbideak diren zenbait bidezidorren bitartez errepidearen bihurguneak saihesteko aukera izango dugu.

Bide hau artzain txabola batzuen ondoan bukatzen da, Atxarren azpialdean. Eta garbi ikus dezakegu Alanoen goi-ibarrera pasatzea ahalbidetuko digun berezko pasabidea, Chandalán haitzartea, Atxarren ezkerrean. Harri-pilez markatuta dagoen eta oso nabarmena den bidezidor bat hartuko dugu, sigi-saga hartxingadian gora, haitzartea zeharkatu eta goi-ibarreko zelaigune zabalera iristeko (1905m.; 1h20’).

Eskuinerantz jiratu eta Atxarren hegoaldeko maldan gora egingo dugu bide garbi gabe, aldapa handiari aurre eginez. Belarrezko malda bukatu eta haitza hasten den tokian harri-pilak aurkituko ditugu. Tontorrera iritsi aurreko azkeneko tarteak altuera dezente hartzen du, baina ez du inolako zailtasunik.

Horrenbestez Atxar de Alanoren tontorrera iritsiko gara (2075 m.; 1h45’).

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi