Skip to main content

Larri bailarara ibilaldi lasaia ibilbidea

Jose·k

2007/03/21 - 19:50

Abiapuntua
Pineta bailara
Zailtasuna
Erraza
Igoera metatua
300 m
Eskema
Pineta - Larri bailara - Pineta
Luzera
8.00 km
Iraupena
2 ordu 30 minutu
Lurraldea

Larri edo La Larri bailara, Pinetako bailararen albo batetan dagoen bailara glaziar txiki polit bat da. Bertara igoera edozein mendizalerentzako moduko ibilaldi lasai eta atsegina da.

Errepidea bukatzen den tokian Pinetako amabirjinaren ermita eta paradore bat daude. Hauek baino zertxobait lehenago Cinca erreka zubi baten bitartez gurutzatuz gero aparkaleku zabal bat dago, eta kanpatzeko eremu bat (1277 m.).

Aparkaleku honetatik abiatuko gara, mendebalderantz doan bidetik. Basoan sartuko gara, eta laster baimenik gabeko ibilgailuei bidea ixten dien katea pasatuko dugu. Oso aldapa leunarekin altuera irabazten goaz. Bidearen ezkerraldean iturri bat aurkituko dugu, eta laster Cinca erreka gurutzatuko dugu.

Bideak basoan barrena jarraitzen du, zirkuko magalei jarraituz ekialderantz jiratuz. Beste erreka bat gurutzatuko dugu, urjauzi txiki baten ondotik. Bizpahiru sigi-sagaren ondoren basotik irten eta Larri bailara ederra irekiko zaigu begien aurrean (1567 m.; 1h15’).

Erreka garden batek zeharkatzen du bailara zabal hau, menditik jauzi batean erortzen den txokora heldu arte. Urjauzia ikusgarria da, uraren emaria handia denean batez ere.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi