Skip to main content

Illordotik Topinburura igoera ibilbidea

Jose·k

2007/01/28 - 17:43

Abiapuntua
Irure eta Illordo arteko errepidearen bihurgunea
Zailtasuna
Erraza
Igoera metatua
220 m
Luzera
5.60 km
Iraupena
ordu 1 15 minutu
Lurraldea

Topinburutik ipar-ekialderantz Soraluze eta Eibarko udalerriak banatuz luzatzen den mendi-bizkar luzeak mendi honetara dagoen igoerarik politenetako bat eskaintzen du. Jarraian azaltzen denak Soraluzeko Irure auzoko Illordo baserrira igotzen den errepideak baserrira iritsi baino zertxobait lehenago eskuinerantz duen bihurgune itxi bat hartzen du abiapuntu gisa.

Bihurgune honetatik (380 m.) lurrezko bide bat abiatzen da hegoalderantz. Bertatik joko dugu, aldapa lasaiarekin gora eginez poliki-poliki. Ezkerrerantz irteten den bide bati eztiogu jaramonik egingo, eta bide nagusitik jarraituko dugu. Zertxobait aurrerago gas-hodia gurutzatuko dugu, eta laster bidegurutze batetara iritsiko gara (6’). Eskuinaldeko bidea hartuko dugu norantzaz aldatuz.

Ezkerretarako bihurgune itxi batetan hasierako norantza berreskuratuko dugu, hegoalderantz mendia eskuinean dugula, eta laster mendigaineko lepo batetara iritsiko gara Igartua edo Igartuzelai izeneko ingurunean (481 m.; 12’).

Iparralderantz joko bagenu Illordogaina izeneko tontor batetara iritsiko ginateke minutu gutxitan, baina hegoalderantz doan bidetik jarraituko dugu. Bide hau hartu eta berehala txabola baten aldamenetik igaroko gara. Muino bat mendebaldetik inguratzen hari gara. Gaztainondoak ugariak dira tarte honetan. Hasieran erabat laua da, eta gero zertxobait gora egiten du, baina aldapa gutxirekin, berriz mendigaina hartu arte.

Lepo batetara iristean bidegurutze batekin egingo dugu topo (507 m.; 23’). Eskuineko bidea Salbatore ermitara jaisten da. Guk zuzen jarraituko dugu, aldapan gora. Hurrengo bidegurutzean eskuineko bidea hartuko dugu ezkerrerantz abiatzen denari jaramonik egin gabe. Ondoren bideak eskuinerantz egiten du aurrez aurre dugun muinoa ipar-mendebaldetik inguratzeko. Tarte batez laua da baina laster aldapan gora egiten du berriz ere.

Gure bidea beste batekin gurutzatuko da. Zuzen jarraituko dugu bide nagusitik, beste lepo batetara iritsi arte (550 m.; 30’). Bide asko elkartzen dira lepo honetan. Dakargun norabidean aurrez aurre duguna hartuko dugu, mendi-bizkarretik jarraituz, hego-mendebalderantz. Oso bide nabarmena da.

200 metro aurrerago, eskuinerako bihurgune batetan, bide hau utzi eta eskuinalderantz aldapan gora egiten duen bidezidorretik jarraituko dugu. Laster tarte lau batetara iritsiko gara, Topinbururen ekialdeko bizkarra, eta aldapa labur baten ondoren tontorrera iritsiko gara (590 m.; 36’).

Bidean ikusi beharrekoak
Oharrak
Ibilaldi hau modu errazean luza daiteke, abiapuntu duen bihurgunera Soraluzetik oinez igoz, eta Topinburutik mendebalderantz Asurtza alderantz jaitsiz Sagar-Errekako errepidean behera Soraluzera itzul gaitezen.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi