Skip to main content

Topinburu hego-mendebaldeko bizkarrean zehar ibilbidea

Jose·k

2007/01/28 - 17:40

Abiapuntua
Asurtza baino beherago dagoen bidegurutzea
Zailtasuna
Erraza
Igoera metatua
90 m
Luzera
1.60 km
Iraupena
30 minutu
Lurraldea

Asurtza aldetik, Topinburuk oso igoera erraza du hego-mendebaldeko bizkarrean zehar. Ordu laurden eskaseko pasio lasaia.

Soraluzetik Sagar-errekan gora igotzen den errepideak, Bergaretxe baserriaren gainaldetik igaro ondoren Asurtzara iritsi baino lehen lepo bat harrapatzen du. Metro batzuk lehenago bidegurutze bat dago, bertatik abiatzen baita Lezeta eta Intxuzabal baserrietara doan bidea, eta bidegurutzearen ondoan aterpe bat.

Bidegurutze honetatik abiatuta (500 m.) errepidean gora lepora joango gara, eskuinerantz abiatzen den lehenengo bidea hartzeko, iparralderantz. Lurrezko bide bat da, Eibar aldera jaisten dena, Salbatore ermitara. Baina guk tarte labur batetan bakarrik jarraituko dugu.

Eskuinerantz irteten den lehenengo bideari eztiogu jaramonik egingo. Zertxobait aurrerago, Eibar eta Bergara arteko mugarri baten parean eskuinerantz bidezidor aldapatsu bat abiatzen dela ikusiko dugu. Bertatik joko dugu.

Laster Topinbururen hego-mendebaldeko bizkarra harrapatuko dugu, eta bertatik jarraituz gorantz egingo dugu poliki-poliki. Ezkerrean utziko dugun aterpe baten gainaldetik igaro eta laster tontorrera iritsiko gara (590 m.; 12’).

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi