Skip to main content

Arrigorrista, Larredez eta Santa Elena, Egileorretik abiatuta ibilbidea

inaxio·k

2006/07/16 - 20:37

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Egileor
Zailtasuna
Zaila
Igoera metatua
800 m
Eskema
Egileor - Alangua - Opakua - Arrigorrista - Larredez - San Juan mendatea - Santa Elena - San Juan mendatea - Egileor
Luzera
17.00 km
Iraupena
6 ordu
Lurraldea

Egileor nahiz Alanguatik abiatu zaitezkete, baina ni Egileorretik abiatuko nintzateke (nahiago dut bien arteko errepideko zati gogaikarri hori hasieran egin). Egileorrera heltzeko erabili duzuen errepidean atzera egin eta hurrengo (ERNE!) bihurgunean bertan dagoen bidegurutzeari kasorik egin gabe, hurrengora joko dugu, Alanguara jotzeko. Errepideari jarraituz helduko gara Alanguara eta herria zeharkatu eta elizaren aldamenetik abiatzen den pista zabalari jarraituko diogu. Laster egingo dugu topo abereentzako aska batzuk eta hesiarekin. Hura pasa eta aldapa luze eta gogaikarri bati ekin beharko diogu: lurrezko bide zabala da, larrean gora egiten duena tarte luze batean. Bide berari jarraituz helduko gara, halako batean, basora. Basoan bideak tarteka berdinean jarraitzen du, aldapari muzin eginez, eta irregularragoa da, tarte batzuetan xenda baino ez, baina arrasto nabarmenenari jarraituz jo behar dugu ekialdera, goien nabari den Arrigorristako malkarren magaletik. Hala, aldapan poliki-poliki gora eginez, helduko gara Opakua aldeko kanpalekura, mendiaren ekialdeko lepora. Hantxe bertan topatuko dugu mendiaren bizkarrean gora abiatzen den bidezidorra, pagadian barrena, eta bizkarrari jarraituz helduko gara tontorrera (pintura gorrizko marka borobilak nonahi -2006/7/15-).

Gandorrari jarraituz jaitsiko gara Alanguako mendatera. Han nahasiagoa da bidea, baina arreta jarriz gero (adi marka gorriei), atzemango duzue bidezidorraren arrastoak eskubi aldetik saihesten duela tarte batean eremu nahasi hori iparraldeko isurialdean pixka bat behera eginez. Laster egiten du berriz gora, gandorraren bila, eta berriro bizkarra irabazitakoan, larre eremu batera heltzen da berehala. Alanguako haitzetara heldu gara. Handik aurrera bidezidorrak ingurune irekian egiten du aurrera eta erraza da ertzari jarraitzea. Laster helduko gara Larredezeko tontorrera.

Ertzari jarraituko diogu aurrerantzean ere, mendebaldera, larre idor eta karaitz eremu zurien gainetik. Bi kilometroren buruan iritsiko gara San Juan mendatera. Harrizko gurutze bat duen harrizko mugarri bat ikus daiteke han (gogoan hartu leku hori, hortik abiatzen baita jaitsierako bidea), eta metalezko beste bat, ertzari lotuta, aurrerago.

Santa Elenaren igoerari ekingo diogu mendebaldean berriro gora egiten duen bizkarrari jarraituz. Ehiza postuen aldamenetik pasa eta pagadian sartuko gara gorago, aldapa leuntzen denean. Beste kasko soil bat dator gero, baina ez da hori tontorra, nahiz eta metro gutxiko aldea egon bien artean; mendebalderago ikusten den hurrengo muinoa da Santa Elenarena. Beraz, eremu soil hori zeharkatu eta berriro basoan sartuta mendebaldera jarraituko dugu. Pagadi eremu labur bat pasa eta bidezidorra estutu egiten da, badirudi sasi eta elorri artean desagertu behar duela, baina zailtasun handirik gabe pasa daiteke tarte hori ere. Hala bidezidorra laster heltzen da mugarri batez markatutako ikuspegi zabaleko muino belartsu batera: tontorra ehun metrora dago, zuhaixka batzuen atzean erdi ezkutatuta. Bidezidor nabarmenari jarraituz helduko gara bertara (erpin geodesikoa eta burdinazko gurutzea).

Abiapuntura itzultzeko lehenago aipatutako San Juan mendatera itzuli eta handik behera abiatzen den bidezidorrari jarraitzea aski dugu. Bidea nabarmena da, ez dago galtzerik arrasto nabarmenenari jarraituz gero.

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
arrigorrista-santa_elena.gpx 78.06 KB
arrigorrista-santa_elena.plt 42.46 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi