Zegamako geralekua - Aitxuri - Zegamako geralekua ibilbidea

JFdeA·k

2006/06/05 - 11:33

1634 klik
Abiapuntua: Zegamako geralekua
Eskema: Zegamako geralekua-Aizkorri-Aitxuri-Arbelaitz-Lugaitzeko lepoa-Zegamako geralekua
Iraupena: Hutsik
Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik
Lurraldea:Gipuzkoa

Zegamako geralekutik(530) abiatu gara Santiespiriturantz Ilaren seinaleak(zuri-horiak) lagun, hau da HErantz. Bidearen tartetxo baten seinaleak utzi egin ditugu Era jotzeko, berriro aurkituko ditugu eta seinale zuri-berdeetara eraman gaituzte. Hauek segituz gorriak hartu eta Santiespiritutik Aizkorri tontorrerako bide nagusira heldu gara.

Aizkorri tontorrean (1528) 1500 metrotik gorako mendigainei ekin diogu: Aizkorri bera, Aketegi(1549), Aitxuri(1551), Iraule(1511), Arbelaitz(1513). Mrako norabidean.

Tontor horiez gain Kantuzaleta(1410) eta Andreaitz(1434) egin ditugu Lugaitzeko leporako(1381) bidean.

Lugaitzeko lepotik Zegamako geralekurako norabidea hartu dugu, IEra.

Denbora: Zegamako geralekua - Lugaitzeko lepoa (05:30)

Lugaitzeko lepoa - Zegamako geralekua (01:00 inguru)

Aizkorri tontorreraino pagadiaren freskotasunez, hostoen kolorez, eta eguzkiaren argi-izpiez gozatu dugu.

Gainaldean Iparrak jotzen zuen eta bilbotarrok esan dugun legez “fresko”.

Lepotik geralekura berriro basoan sartuta, zoragarri!

Oharra: ahalegintzen naiz puntu kardinalak aipatzen, horiexek iruditzen baitzaizkit bene-benetako erreferentziak, eta guztiontzat argienak. Por zierto, Aketegin geundela gazte talde batekin batu gara, eta horietako bati azaldu behar izan diogu zeintzuk ziren Anboto eta Txindoki nahasten zituen-eta, eta halere Aitxuri puntara heldu. Hamaika ikusteko jaio gara!!

Bidean ikusi beharrekoak:Aitxuri

Komentariorik ez..