Skip to main content

Arano - Unamuno - Azketa ibilbidea

inaxio·k

2006/03/27 - 15:13

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Arano
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
800 m
Eskema
Arano - Errekaldo - Unamuno - Azketa - Arano
Luzera
17.00 km
Iraupena
6 ordu
Lurraldea

Aranon herrian gora egin eta eskubi aldetik abiatzen den pista zabal bati jarraituko diogu. GR baten marra zuri-gorriak ikusiko ditugu bidebazterrean. Pistan aurrera egin eta San Rokeren ermitaren aurretik pasako gara halako batean eta, 300 bat metro geroago, pista lepo batera helduko da. Pistaz jarraitu dezakegu handik aurrera ere, baina hobe da pista gogaikarri hori jaitsierarako utzi eta mendi bizkarrera jotzea, izan ere bizkar horretan EHan dagoen mairubaratz edo cromlech multzo handiena dago. Bizkarrari jarraitzea aski da: bidean topatuko ditugu bata bestearen ondoren, eta hala, Errekaldoko gainetik pasata, jaitsiko gara bizkar hau eta Unamuno lotzen dituen lepora (han ere mairubaratz multzo handi bat dago).

Lepotik gora egiteko aldapari zuzen ekin behar diogu gora lehendabizi, Unamunoko tontor aldera, baina erraz nabarmentzen den bidezidor bat atzemango dugu laster, ezker aldera jotzen duena (GRaren marra zuri-gorriak berriro): mendiaren ekialdeko bizkarrera eramango gaitu honek. Handik tontorrera pinudiaren ertzean zabaldutako pistari jarraitzea aski da. Tontorrean bi gain atzeman daitezke, bere artean gora-behera handirik gabeak: ekialdekoa metro bat edo beste gorago dago, baina mendebaldekoan dago buzoia.

Tontorreko egonaldia eginez gero, gandor guztia zeharkatzen duen pistara itzuli eta Mendebaldera jarraitu behar dugu. Laster egingo dugu topo pinudia eteten duen suebaki zabal batekin. Handik Mra begiratu eta hantxe ikusiko dugu hurrengo jomuga: Azketa, suebakiaren ildo berean. Suebakian behera egin eta bizkarrari jarraituko diogu. Etzelako mairubaratzak topatuko ditugu beheko lepoa pasa eta berehala.

Esan bezala bizkarrari jarraituz beste gain bat pasa (Asteasuko gaina?: erne!, altuera beretsukoa da-eta), eta bizkar beretik jarraituz helduko gara Azketara. Haren gainean erpin geodesiko bat eta buzoi baten kondarrak.

Etorritako bidetik itzul gaitezke, baina bide bera ez egiteagatik merezi du Mendebaldera jotzea: tontorraren hurrengo bidezidorra polita da oso tarte batean; gero aldapa handian behera jaisten da Zaburu aldera. Ehiza postuak eta motozaleek urratutako eremu bat ikusiko ditugu jaitsieran. Aldapa handi hori jaitsi eta bertan ezker aldetik pasatzen den bidezidor polit bat ikusiko duzue: hura da jarraitu beharreko bidea itzulerarako.

Bidezidor honek Azketaren hegoaldeko isurialdea zeharkatzen du gora-behera handirik gabe, eta 15 min aurrerago pista zabal batera heltzen da. Pista zabal horri gora jarraituz Aitzolako iturritik pasa eta igoeran ezagutu dugun Azketaren Ekialdeko lepora aterako gara. Joanean egindako bide beretik nahiz aldameneko eskubiko pistatik Etzalako lepora itzuli eta Unamuno ezker aldetik saihesten duen pista zabala hartuko dugu.

Pista hau mendi osoa inguratu eta Errekaldo eta Unamunoren arteko lepora jaisten da. Unamunoko (Unaneme izenaz ageri da) megalito eremuarekin egingo dugu topo bidean. Errekaldoko lepora helduz gero, lehen bazterrean utzitako pista zabala jarraituz itzuliko gara Aranora (marra zuri-gorriak).

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
arano-unamuno-azketa.plt 39.75 KB
arano-unamuno-azketa.gpx 72.41 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi