Skip to main content

Lanbreabetik gora ibilbidea

JFdeA·k

2005/10/27 - 11:42

Abiapuntua
Lanbreabe
Zailtasuna
Zaila
Eskema
Lanbrebe-Aginalde-Dulau-Azeo-Gorbeia-Aldaminozpe-alminape-Lanbreabe
Luzera
12.00 km
Iraupena
5 ordu
Lurraldea

Lanbreaberaino kotxez Zeanuri herria zeharkatuz Undurraga urtegiranzko norabidean. Pistatik aurrera Aginaldera, Era. Aldaminepetik HErantz, Dulau zeharkatu Azero aldera. Bidean erreparatu Aginalde eta Arimekortako aginez, trikuharriaz, eta Aizpegiko aterpeaz (Bizkaiko lehen aterpe partikularra, Jose Mari Rotaetxerena), haitzpeko Elurretako amabirginaren aterpeaz. Mra Lapurzulotik EgiriƱao eta Arraba aldera abia gaitezke.

Azeroko bidetik Gorbeia tontorrera (zoritxarrez ezin izan dut gauza handirik ikusi lainoa zela-eta, eta hori dela-eta buelta batzuk eman egin behar izan ditut Zarateko bidea topatu dudan arte). Gorbeiatik Aldaminozpera jaitsi naiz, eta hemendik Dulau aldera.

Laragoien parera heldu naizenean abereen bide zidorra hartu dut eta Aldaminen ipar isurialdera agertu naiz, Aldamini buelta eman diot, Aldaminepeko txabolak neure parean izan arte. Bertara jaitsi naiz, txaboletatik bueltazka emateko aprobetxatu dut, eta horrela aspaldiko txerrikorta ikusteko aukera izan dut, eta bertotik Aginaldeko porlanezko pista bistan nuela Lanbreabera jo dut.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi