Skip to main content

Aneu .. Midi d'Ossau ibilbidea

Oskar_Garcia·k

2005/06/18 - 00:00

Abiapuntua
Aneu
Iraupena
6 ordu
Lurraldea

Portaletetik behera kilometro batera lagako dogu kotxea. Aparkalekuan pista bat hasten da. Jarraituko dogu, errekatxoa gurutzatu eta laister poste batera iritsiko gera. Honek Pombie aterperako ibilbidea emango digu: Pombie 1h15m. Xenda jarraitu aterperaino, ez dago galtzerik.

Aterpetik Suzoneko lepora joan beharko gera. Lepoa gure parian dago oso ondo ikusten da eta xenda bikain batek lagunduko digu lepo honetara iristen. 30 minututan bertan egongo gera eta ezkerretara xenda bat jarraituko dugu lehenengo tximiniara heldu arte. II+ mailakoa da eta goiko aldean iltze batzuk lagunduko digute. Tximiniaren bukaeran bilgune bat dago rapelatzeko edo eta mendizale ez trebatuei sokakin igotzen laguntzeko. Xenda batek zuzenean bigarrengo tximiniara eramango gaitu.

Bigarrengo tximinia: III mailakoa da, ez da oso zaila baina jeisteko aproposena rapelatzea litzateke. Berriro, mendizale ez trebatuek hobe lukete sokakin segurtatuta joatea. Tximiniaren bukaeran beste bilgune bat dago. Tximinia gaindituz gero xenda jarraitu hirugarren tximiniara heldu arte.

Hirugarren tximinia: Errazena da, II mailakoa, soka ez da beharrezkoa baina mendizale beldurtiek rapelatzeko 2 bilgune aurkitu ditzakete lasaiago joateko. Tximiniaren bukaeran gurutze bat dago. Jeisterakoan ezinbestekoa da gurutze hau aurkitzea, batipat lainoa dagoenean. Gurutze honek bidea ondo jarraitzen lagunduko digu.

Hiru tximiniak gainditzean Rhein de Pombiera helduko gara. Xenda batek pixkanaka gora eramango gaitu lepo ikustezin baterarte. Ezkerretara joango gara eta bi bretxa pasa eta gero tontorrera helduko gara.

ABIAPUNTUA: Aneu.

IGOERA: 4h15m.

JEITSIERA: 3h45m.

ZAILTASUNA: Mendizale trebatuentzako soilik.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi