Skip to main content

COLOMINA .. Monestero ibilbidea

gaizkita·k

2004/10/19 - 00:00

Abiapuntua
COLOMINA
Zailtasuna
Oso zaila
Iraupena
6 ordu

Colominatik GR11a hartzen da J.M.Blanc dagoen lakuaren ondoan beste bide bat hartu arte.

Colominatik Estany de Mar eskubira utzi behar da (NE) PAS DEL OSO igaroaz. Pauso hau ez da luzea baina bai oso arriskutsua jela baldin badago.

Hurrengo lakua, Estany de Saburo ezkerretara uzten da (E).

Colladu bat zuzenki igotzen da, harri artean (NE).

Hurrengo lakua, Estanys del Cap de Port, eskubian uzten da (NNE)

Bideak Estany Negre-ra eramango gaitu. Bertan istmo txiki bat bezala ikusten da eta aurrera jarraituz bidegurutze bat.

(NE) J.M.Blanc-era joango ginateke

(ONO) Peguera-ko Kollatura joaten gara Estany de Lastra eta Estany de Gran Peguera ezkerretara utziz.

Hemen bidea (S0) aran sakon batean sartzen da lotsati astuntzen. Hemen dauden ahuntzak arriskutsuak izan daitezke gure buruen gainean harrien artean baldin badaude, beraz kontuz harriekin.

Azkeneko tramoa Kolladura (NO) zuzena da baina motza.

Kolladuan Monasterora joateko eskubira ekin behar diogu harri artean.

Bueltan berriro kolladura aurrean dugun harri itsasoari ekin behar diogu kontu pixka batekin. Gure bista amaitzen den unean harri gehiago ikusiko ditugu baina ez etsi, laister ezkerretara amildegi batetik bide istu batek bailarara eramango gaitu.

Bailara hau zoragarria izango litzateke akanpada egiteko (galazita egongo ez balitz).

Behin bailaran mendi artean eta errekaren zentzua jarraituz oso zainduta dagoen bidetik Mallafre-ra jeitsiko gara (2800mtik 1980ra). Eta hemen beti turistaz josita dagoen bailaratxoa!

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi