Skip to main content

Estany Llong aterpea .. Dellui ibilbidea

gaizkita·k

2004/10/19 - 00:00

Abiapuntua
Estany Llong aterpea
Zailtasuna
Zaila
Iraupena
6 ordu

Aterpearen atzekaldean badago bidegurutze bat eta kartel batean jartzen du hartu beharreko bidea. Bestela goardak lagunduko digu.

Behin bidea ondo hartuta, igo besterik ez da egin behar pista jarraituz bi laku topatu harte. Hegomendebalderuntz harri pila batera helduko gara eta makil horidunak segi behar ditugu.

Horma ikaragarri batekin topatuko dugu eta hemen dago zailtasun handiena, zuzenki igaro beharko baitugu, perpendikularki dihoan bide batetik.

Goian Delluiko Lepora iritsiko gara eta ezkerreera, argazkian ikusten den Delluiko Tontorra.

Behin goian gaudenean laku haundi batzu ikusiko ditugu.

Mendateatik beheruntz ere, zuzenki jeitsiko gara. Estani de Eixerolan ura hartu dezakegu eta hegomendebalderuntz beti.

Estani de Tort laku handiena ikustean eskubitik igaroko dugu eta bidea jarraitu trenbide zahar baten bidea topatu harte.

Hura ere jarraitu behar dugu baina kontuz hemen! Trenbidea beherantza hasten den unean bide ixtuago bat gorantza Colomina-ra zuzenduko gaitu. Kontutan hartu behar duguna da Colomina goian dagoela, horrela ez gara galduko beherako bidean.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi