Iratiko etxeak .. Bizkarze

BatenBat-k sortua, 2004, urria 4 - 00:00
Zailtasuna Oso zaila
ABIAPUNTUA Iratiko etxeak
Lotuta »Bizkarze (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Iratiko etxeetako parkinetik abiatuta, \"El cubo\" urjauziaren bidea hartuko dugu. Pista nagusitik atera gabe, ipar-ekialdeko norabidean joanen gara, betiere Urbeltzaren gainetik. Pista amaitzen denean, Urbeltza zeharkatu egin beharko dugu. Urte sasoiaren arabera, horrek zailtasun handia izan dezake. Dena den, beti erantz ditzakegu botak eta uraren freskotasuna \"dastatu\"...
Urbeltzaren beste ertzean gaudela, basotik igoko gara, pista zolatu batekin bat egin arte. Hemendik pista anitz abiatzen dira sigi-saga basoan barrena. Igoera nahiko neketsua da, eta Patxula mendiaren ekialdeko mazeletan barrena eginen dugu. Azkenean, basotik atera eta Patxulako harrizko gandorra begiztatuko dugu. Hemendik aurrerakoak askoz ere errazagoak dira: mendikatearen ertzetik abiatuko gara, belardi goxoetan barrena pixkanaka igoz... Bizkartzeko gailurreraino. Neketsua da, baina merezi du.