Skip to main content

Mintxate .. Armotoa ZURIAIN ibilbidea

BatenBat·k

2004/09/10 - 00:00

Abiapuntua
Mintxate
Zailtasuna
Zaila
Iraupena
4 ordu
Lurraldea

Mendi ezkutu hau igotzeko abiapuntua Mintxate arroila ederra dugu. Bertan autoz edo oinez sartuta, hiru bat km. eginen ditugu, zubi ttipi bat zeharkatu arte. Bertan utz dezakegu autoa, ehun bat metro aurrerago etxe batzuk ikusten direlarik. Basoan sartzen den bide zabal bat hartuko dugu, ekialderantz, ezkerrean iturri eder bat utzita. Bideak gogor igoko gaitu pinuen artean inoiz ere itxi edo galdu gabe. Azkenean, lepo belartsu batera helduko gara. Bertan borda baten hondarrak ikus daitezke... baita Pirinio hurbileko mendi handiak ere. Ikuspegi benetan zoragarria. Belardi horretatik hegoaldera joko dugu, eta handik aurrera bidea batzuetan ez da horren garbia izanen, baina mapa eta bruxularen laguntzaz ez zaigu oso zaila gertatuko Armotoaren gailurrera iristea. Bi mendi daude, eta lehenbizikoa da interesgarriena, oso tontor ederra baitauka: harrizkoa eta lerdena, eta are garrantzitsuagoa, inguruko mendien ikuspegi ezin hobea dago. Handik aurrera segitzea ez da oso gomendagarria. Nik behintzak gorriak ikusi nituen Ardibidegainearaino heltzeko. Bada, dena den, bide bat mendiaren mendebaldeko hegaletik doana, lepoen altueran, ez gailurrez gailur. Agian bide hori erabilita errazago suertatuko zaigu mendikate osoa egitea. On egin! ZURIAIN

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi