Skip to main content

Kanpezu .. Joar ibilbidea

Leazpiarra·k

2004/08/03 - 00:00

Abiapuntua
Kanpezu
Zailtasuna
Zaila
Iraupena
4 ordu
Lurraldea

Kanpezutik abiatzen den bide nagusia tontorreko antenara eramaten duen pista da. Hemendik kotxeak igo daitezke baino ez da oso ohikoa hauek igotzea. Kanpezuko plazatik gora doan kalea har- tu beharra dago lehenbizi, gurutzebide batera iritsi harte. Hemendik aurrera doan bidea hartuko dugu kanposantua ikusi harte eta gero eskubira doan porlanezko bidea jarraituko dugu futbol zelai zaharrera iristeko. Hemendik ezkerretara piƱu artean doan bidea segi behar da, pista jarraitu ezkero galtzerik ez dagoelarik. Bide hau jarraitzeak pixka bat aspertu egiten nau, horregatik komenigarriagoa izaten da kostalerarako bidea hartu (Kostalera kanpezutik ikusi) eta Nazar-eko portura iristean ezkerrera hartu beharrean eskubitara joatea, Kodes mendizerrako tontorretatik Ioarreraino iristeko. Pistara heldu baino lehenago Hego isurialdera jaisten bagara, eta harri tartean ibili eta gero, \"La fuente de los nenes\" delakora iritsi gaitezke, mendizerra hontako iturri gutxietako bat. Bertara iristeko harkaitzetan anklaturiko burnizko eskailera batzuei heldu beharko diegu. Iturria ez da berez iturria, harkaitzaren barnean dagoen putzu bat baizik, metalezko tapa batek babestua. Behin Ioarrera ailegatuta pistatik bueltatu edo Nazarreko portutik jun gaitezke.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi