Skip to main content

Oteitza .. Eltxumendi ibilbidea

inaxio·k

2004/07/19 - 00:00

Abiapuntua
Oteitza
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Iraupena
2 ordu 30 minutu
Lurraldea

Herriaren goiko aldean dagoen bidegurutzean gora jo behar dugu, han dagoen etxaldearen paretik gora egiten duen pistan barrena. Aurreraxeago ezker aldetik bereizten den pista zabalari ekin behar diogu, 15 bat metroren ondoren eskubi aldean nabarmenduko den xendari adi. Ez da xenda nabarmena, zorua ere nahikoa urratua dagoen lekuan baitago, baina harripila txikiz markatuta dago (2004-07-18). Xendak mendian gora egiten du, zuzenean lehendabizi eta ezker aldera lerratuz gero, zeharka-zeharka artadian barneratzen den arte. Han errekasto baten ildora jotzen du (lehortuta egon daiteke uda aldian) eta hari laguntzen dio tarte batean, harik eta larre eremu batera azaldu eta hura zeharkatuz berriro basoan sartzen den arte. Tarte horretan denean harripilak izango ditugu bide-erakusle. Baso tarte hori pasata larre zabalago batzuetara helduko gara eta bidearen arrastoa desagertzen ikusiko dugu joan ahala. Aurrera egin behar dugu halere, bideak erakutsitako norabide berean, ezker aldean, pinuek utzitako hutsarte batean alanbre hesi batek lagunduta gora doan pista nabarmen bat ikusi arte. Pista honi jarraituz (aldapa handia) helduko gara gandorrera eta, hesia gaindituz, bertan dagoen tontorrera.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi