Skip to main content

Aniezo .. El Cuernon ibilbidea

BatenBat·k

2004/07/05 - 00:00

Abiapuntua
Aniezo
Iraupena
6 ordu

San Mames(1030m.) Polaciones udaleko herrizka dugu. Piedrasluengasera doan errepidean Pejandara heltzerakoan mendebalderako errepidea hartu San Mamesera.

San Mamesen mendebaldera jo, herritik bertatik ateratzen den pistatik.

Bordak gaindituko ditugu eta hegoaldeko magalean, Pejanda errekaren bestaldean, Belmonte herrizka bistan izango duzue.

Jadanik GRren markak lagun izango ditugu, eta aukeran Invernillas leporaino jarrai ditzakegu. Bestela, GRren markak utzi eta Ipar-mendebaldera dugun Cuernoneratz jo.

Lepo horretatik, Invernillas, mendebalderanzko bidexka jarraitu. Beti Cuernon eta la Mesa la YuncĆ” arteko lepoa jomuga dugularik, eta beraz, harrespilen arrastoa hartu ipar-mendebalderantz.

Lepo honetatik harrespilak jarraituz ea Cuernon azpiraino heldu.

Goranzko kanala hartu, ez dago arazorik helduleku ederrak baititu, eta goialdetik berehala tontorrean aurkituko zarete(2042m.).

Eguraldi lagun baduzue ez zarete damutuko:

Mendebaldera Picos.

Hego-ekialdera Cordel mendi-zerra. Hegoaldera Curavacas.

Hego-mendebalderaPeƱa Prieta.

Denpora: 6/7 ordu guztira.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi