Skip to main content

Bustablado, Calseca, Lunada .. Porracolina ibilbidea

BatenBat·k

2004/06/07 - 00:00

Abiapuntua
Bustablado, Calseca, Lunada
Zailtasuna
Zaila
Iraupena
6 ordu

Asón-Porracolina-Bustablado

Asón herria gaindituta, hegorantz, mendebaldera ateratzen den bidea hartu eta Asón erreka zeharkatu. Chumino bordetara abiatu, errekatik gora. Ordu betean helduko zarete borda horietara.

Bidetik aurrera egin Helguerón bordetaraino.

Honaino, bai bidea eta inguruan ikusteko aukera izango duzuena, hartutako erabakiaz ez zaretela damutuko baieztatuko dizue.

Jadanik bi ordu, beste bat faltako zaizue Porracolinara heltzeko, eta bertotik eguraldia lagun baduzue bista itzela: iparrera kosta(Santander, Laredo...), Mendebaldera Picoak, Curavacas, Cordel..., hegora Castro Valnera, La Porra de la Colina, Peña Lusa..., Ekialdera Rocías, Mortillano, San Pedro... .

Porracolinatik beherantz ipar-ekiladera jo dugu, Peñas Gordas eta La Porra de Hormigas arteko lepora, eta bertotik Bucebrón eta Bustabladora.

Adi eguraldi eskasa egiten badu, batez ere lainoa ezagutu ezean galtzeko arrisku handiak, bestela animo! Ez zarete damutuko! Bidean zehar eta noizbehinka, egia esateko, seinale txuri-horiak daude.

Mapa egokia Macizo del Alto Asón duzue.

Egin eta gero kontatu. Bertotik bertora duzue eta urruneko toki batean zaudetela irudituko zaizue.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi