Skip to main content

Zuazo de Coartango .. Oteros ibilbidea

BatenBat·k

2004/06/02 - 00:00

Abiapuntua
Zuazo de Coartango
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Iraupena
2 ordu 30 minutu

Kaixo!

Hasieran \"Zuazo de Coartango\" herriaren sarreran eskumatara zuhaitz haundi eta eder bat dago. Bere ondoan dagoen etxearen horman \"Oteros\"-erako norabidea adierazten duen gezi urdin bat dago. Bidea markatuta dago, markak lurrean zein enborretan aurki ditzakegularik.Noiz behinka \"hito\" deituriko harri multzoz ere dago adierazita bidea. Baina kontuz! ibiltzen hasi eta hamar minutoz gutxi gora behera bidegurutze batera ailegatuko gera eta hemen eskumatara( bide ondoan pinu etzanda bat dago marka urdin batekin) hartu beharko dugu. Bide hau jarraituz antena duen errepetidore baten albotik pasatuko gera. Hemendik aurrera ikuspegia zabalagoa da, eta begirada altxatuz gero \"Puerto edo Portillo de Azkarate\" deiturikoa ikusten da, hona heldu baino lehen iturri eder baten ondotik pasatuko gara.

\"Puerto de Azkarate\" heldu ondoren bi aukera ditugu:

1.- Harresi txiki bat pasatu eta eskumatik gainez gain joanda antenadun tontor batera heltzen gara. Tontor honek ez dauka buzoirik. Bertatik pare parean ikus daitekeen tontorra OTEROS da. Bertaraino ordu erdi geratzen zaigu.

2.- \"Puerto de Azkaratetik\" ezkerretara apur bat jaitsi eta pista batera helduz. Pista honetatik gutxi gora behera bi kilometro ibili ondoren eskumaruntz OTEROS gaina ikusiko dugu.

Hau guztia eguraldi on batez izango litzateke bestela galtzeko arriskua nabaria da.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi