Ezkurra-Iruinarri-Erakurri-Ezkurra gaina-Usategieta gaina-Eguzkiko muinoa-Leitza
Ezkurratik abiatu gara Iruinarri tontorrerantz (1:30). Adi! menhirra ikusi, Iruinarriren mendebaldean. Iruinarri-Erakurri 00:30, bide erosoa, ikuspegi zoragarriak lau norabideetan : Mendaur, Loizate, Ireber, Mandoegi... Eskain lepoan kromletxak, Jentilen baratza.
Erakurri-Ezkurra gaina 00:30 pasa, pista abiapuntutzat hartuz ez dago galtzerik.
Ezkurra gainetik Usategieta gainera argi indarren azpitik jo, horrela errepidea saihestuko duzue, bertan estrata dago.
Usategieta gaina- Eguzkiko muinoa 1:15. Belardiak, pagadiak, behorrak, ardiak, katagorriren bat, baita azeria. Hau da hau natura!!
Eguzkiko muinoa-Leitza, mendebalderantz, 1:10.
Animo! Ez zarete damutuko.
Komentariorik ez..