Skip to main content

Zunbeltz benta .. Dulantz ibilbidea

inaxio·k

2004/04/03 - 00:00

Abiapuntua
Zunbeltz benta
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Iraupena
2 ordu 30 minutu
Lurraldea

Bentaren ataritik abiatu eta etxaldea inguratuz mendebaldera jotzen duen pista belartsura jo behar dugu. 100 bat metro aurrerago hainbat pistaren arrastoa gurutzatzen da gurearekin, erne! pista nabarmenena jarraitu behar dugu, gora egiten duena (harripila batzuek ere erakusten dute zein den). Pistak aldapa leunaz ekiten dio igoerari, basoaren mendean gehienean, kilometro pare batean-edo, langa batera heldu arte. Urbasako larreak zeharkatzen dituzten harrizko hesi luze horietako bateko ataka da eta hesi hori bera da tontorretik oso gertu pasatzen dena hain zuzen. Baina bide erosoagoa da hankapean darabilguna eta langa pasa eta berehala lepo batera helduko gara. Han hainbat bide arrasto elkartzen dira berriz. Eskubi aldera jo behar dugu guk, gora abiatzen den pista nabarmenari jarraituz. Pista honek gain aldera eramango gaitu; bideak gora egiteari uzten dionean bera utzi eta ezker aldeko basoan abiatu beharko dugu, aldaparen bila, hegoaldera. Basoa bakandu eta ipurua eta ezpela ugaritu ahala larrea zabaltzen doa: luze gabe ikusi behar genuke tontorra, pagadi txiki baten gainean. Erpin geodesikoa eta buzoi parea ditu tontorrean.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi