Altuera:1.183 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
- Bakaiku
- Lizarraga mt.
- Bentaberri
Lurraldea:Nafarroa
Baiza ez da mendi nabarmena eta apenas da Urbasako gainontzeko ertza baino pixka bat altuagoa. Ertz horrek ordea itxura ikusagarria du zenbait lekutan, bai Ean, San Adrian aldean, eta bai Man, Santa Marina aldera luzatzen den ertzean, Hiruhaitzeta deitutako lekuan. Argazkietan ageri den haitzulo ikusgarri hori Baizako tontorraren Man dago, Bakaiku aldera jausten den amildegiaren erdi aldean.
Mendialdea*:
Urbasa
Komentarioak
Near targets
BAIZA tumulua (31 m.ra) · BAIZA zutarria (43 m.ra) · ARBOTTON eraztun-tumulua (412 m.ra) · AGINAN zutarria (702 m.ra) · Aginan tumulua (939 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Baitza-Urbasa
Kaixo lagunak,
Ibilbide polita bat Urbasako ipar erlaitzeko tontor eta gainzabalean zehar.
Ibilbidea Iturmendi (525m) herrian abiatzen da eta Antsumendi/Sta. Marina-rainok (1064m) igo Txopordiko lepora doan pagadian barneko bide zabal eta polit batean, (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/88019.jpg) | Tontorra: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/88020.jpg.)
Behin gainean bertako Aterpea ikusi daiteke eta erlaitzean zehar Baitza (1183m) tontorrerainok iritsi, (Argakzia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/88030.jpg), Iruaitzetako inguru ikusgarria era bidean dago, Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2005/baiza20050426132022.jpg)
Hemendik aurrera Urbasako gainzabalean barneratuko gara bertako sendak jarraituz eta (Baitza -> Aginan -> Arantzadia -> Arriarte -> Lubierri -> Eskitzako arrasoa -> Saroibarren -> Txopordi) ibilbidea osatuz hasierako lepora itzuli eta hemendik Iturmendi herrira jeisteko.
Inguru honetan trikuharri asko ikusi daitezke, aipagarrien batzuk:
Bekosare trikuharria: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/88050.jpg
Mugako-Arriya zutarria: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/88071.jpg
Sta. Marina trikuharria: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/88086.jpg